Bideoak Lehendakaritza Podcasts
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak Euskadiko ardi-sektorearen, artzain eta gazta-egile guztien, bokazioa eta lana balioan jarri ditu Gomiztegi Artzain Eskolaren 25. urteurrenean

2022-12-17
Transkripzioa
(lehendakariaren hitzaldia laster hasiko da) Ahaldun nagusia, alkatea, sailburua, herri agintari, herri ordezkariok, Ekain, eta Artzain Eskolaren arduradun eta kideok, Gomiztegi kideok, jaun andreok, eskerrik asko zuen gonbidapenagatik eta zorionak frantziskotarrei bereziki. Laburbiltzea, aitortza, aintzatespena eta deia egitea dagokit. Historia hau 1950garren urtean hasi zen. Arantzazuko frantziskotarrek Gomiztegi baserria erosi zuten, hemen ikusi egin dugu irudietan, Santutegitik hiru kilometrotara zegoen Aizkorri Parke Naturalaren bihotzean. Duela 26 urte, artalde bat eratu zuten baserrian eta artisau-gaztandegi bat egokitu zuten. Bertan egindako lanarengatik eta erakutsitako errespetu eta arretari esker, behin baino gehiagotan jaso dute latxa artalde onenaren saria. Duela 25 urte Artzain Eskola sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren babesean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Harrezkero, urtero, ikastaroa antolatzea da, artzain berriak edo artzai profesionalak prestatzeko edo gaitzeko HAZI-rekin lankidetzan. 2007garren urtean, Artzain Eskolak bultzada berria izan zuen, eta aprisko berria inauguratu zen. Gaur Gomiztegiko artaldeak 400 ardi baino gehiago ditu. Artzain Eskolak mende laurden bat bete du eta artzaintza modernizatzearen, gaitzaren eta gaztetzearen aldeko apustua egin du. Hemen 300 pertsona prestatu dira, 300... eta hezkuntza eredu horrek arrakasta izan duenez, aurten Behizain Eskola sortu da. Hemen, artzaintzari eta lehen sektoreari buruzko prestakuntza zentro bat eta hausnarketa gune bat dugu. Hemen, prestakuntza praktikoan oinarritutako hezkuntza eredua eskaintzen da, teknologia berriak erabili eta, baita ere, landa munduari lotutako balioen transmisioa bermatzen da. Gaurko ekitaldi honen bidez, artzainaren lanari prestigioa emateko helburua partekatzen dugu. Aitorpen publikoa egiten diogu Euskadiko ardi sektoreari eta gazta egile guztiei. Aitortzen dugu zuen bokazio lana. Horrek aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen dituelako eta landa ingurunea biziberritzen laguntzen duelako. Milaka urteko, Ander Manterola jaunak esan duen bezala, milaka urteko jarduera bat babestea eta horri prestigioa ematea lortzen ari zarete, baita gazteenen artean ere. Helburu berriak partekatzen ditugu. Antolatu dituzuen ikastaroetan parte hartzaileen laurdena emakumeak izan dira. Gure helburua da emakumeak sektorean duen presentzia indartzen jarraitzea. Horretarako ere, duela bost urtetik, Emakume Nekazarien Estatutua dugu Euskadin. Ez da nahikoa. Emakumeak sektorean duen presentzia ikusarazi behar dugu. Historia hau 1950garren urtean hasi zen eta aurrera darraio. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik eta eskaintzen duzuen zerbitzu bikainarengatik. Zorionak eta urte askotarako.skotarako.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak