0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Lehendakariak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die Euskadiko 31 ikastetxeri
Transkripzioa
Sailburuok, irakasle eta ikasleok,
koordinatzaileok baita Udal herrietatik
etorritako alkate, alkatesa,
zinegotzi, herri agintari,
herri ordezkariok,
jaun andreok guztiok, egun on.
Gaur ospakizun eguna dugu. Batetik, hiru
urteren ondoren, Jose Anek esan duen
bezela, berriz, Ingurumenaren
Nazioarteko Eguna Urdaibain
elkarrekin ospatzeko aukera izan dugu,
igandean izan zen eguna, baina
gaur dagokigu guri ospatzea.
Bestetik, zuen ikastetxean
jasangarritasunaren alde egiten
duzuen lanak fruitua eman du: Eskola
Jasangarriaren Ziurtagiria eskuratu
duzue edo berritu egin duzue.
Zuetariko batzuk ere lehenagotik ere
hartu da edo jasoa duzuelako. Zuoi
guztioi zorionak eta eskerrik asko
benetan bihotzez. Badakit ez dela
lan erraza. Baina gaurkoan jakin
behar duzue ikastetxeak isilean
egiten duzuen lanak eta erakusten
duzuen konpromisoak gizarte
jasangarri berri bati ateak
irekitzen dizkiola.
Ateak irekiz eredu bat zarete eta
zuen ekina ingurumenarekiko
errespetuan heziko den belaunaldi
berrietan errotuko da, ziur naiz eta
ziur gara. Dena den, ez dezagun
soilik etorkizunera begiratu.
Pandemiak edota klima larrialdiak
ohartarazpen bat dira. Erakusten
digute ez gaudela denbora alferrik
galtzeko unean. Ingurumena zaintzea
guztion ardura da. Bihar eta gaur
ere bai. Horregatik, gaur ingurumen
hezkuntzaren garrantzia azpimarratu
nahi izan dugu. Bide horretan,
Europa mailan babestuak dauden 55
Babes Bereziko Eremu ditugu
izendatuak, bai eta hainbat Ekoetxe
ere. Bertan, gizarteari eta
ikastetxeei naturara gerturatzeko
eta ingurumen hezkuntzan sakontzeko
baliabideak eskaintzen ditugu.
Horrekin batera, Eskola 2030... Eskola
2030 Agenda ere martxan da,
Ingurugelaren bitartez hogei urtez
hainbat ikastetxetara iritsi da. Egun 482
partaide ditu, hau da, Euskadiko
ikastetxeen bi heren,
inoizko kopururik altuena. Hori
guztia posible da hainbat eragile
ezberdinen arteko lankidetzari
esker. Denon artean, Udalsarea...
Udalsarea-rekin elkarlanean,
jasangarritasunaren kultura
sustraitzen eta zabaltzen ari gara.
Kultura berri horren parte zarete
zuek ere. Aitzindariak zarete.
Jakitun gara era askotakoak direla
urtez urte lantzen dituzuen gaiak.
Hiri jasangarriagoak sortzeko,
biodibertsitatearen zaintza
bermatzeko, edota genero berdintasuna
helburu dugula, garatzen dituzuen
ingurumen ekimenak antolatzeko.
Arlo guzti hauetan ereindako haziak
fruitua ematen ari da. Ahalegin hori
eskertzen dizuegu, izan ere,
ingurumena gure lurraldeko barne
balio garrantzitsu bat da.
Aisialdirako ez ezik, gure ongizaterako
eta biziraupenerako bermea.
Euskadin ingurumenarekin dugun
konpromisoa nabarmenduz gaur
Europatik berri garrantzitsu bat
jaso dugu.
Europar Batasunak Euskadi aukeratu
du "Klima Aldaketara egokitzeko
misioan" parte hartzeko.
Misio honen partaide izateak orain
arte egin dugun ibilbidea aitortzen
du eta horrekin batera, aukera
berriak irekitzen dizkigu. Aukerak
ekinbide berritzaileak martxan
jartzeko eta inbertsioak erakartzeko.
La Comisión Europea ha seleccionado
hoy Euskadi para formar parte de la
"Misión de Adaptación
al Cambio Climático."
Las misiones de la Unión Europea por
su propia naturaleza, sustentan la
innovación y el cambio. Participar
en esta misión facilitará la
atracción de financiación e
inversiones privadas hacia las
actividades innovadoras existentes,
y además impulsará la creación de
nuevas iniciativas para avanzar en
el crecimiento sostenible europeo,
mejorando así la calidad de vida
cotidiana de todas las personas.
Europa reconoce la ambición de
Euskadi por convertirse en un país
resiliente al clima para el año 2030.
Amaitzera noa.
Euskadin helburu hori sustatzen dugu
eta eredu bat dugu: Gizarte Garapen
Jasangarria. Honen bidez gizarte
justu eta iraunkor bat eraikitzen
jarraitu behar dugu.
Gaur bide horretan egin duzuen
ibilbidea eskertzen eta aitortzen
dugu. Esan dudan bezala, ikastetxe,
irakasle, ikasle, koordinatzaile,
eredu bat zarete. Zorionak berriz,
gero eta jasangarriagoak izateagatik
zuen eguneroko jardueran. Jarrai
ezazue lanean mundu mailako helburu
horietan. Zuen lorpenen bidez
euskal gizarte osoa laguntzen ari zarete
etorkizun iraunkorraren
bidetik aurrera egiten.
Beraz, zorionak bai, baina
baita bereziki, eskerrik asko.
(inaudible)dible)