0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Lehendakariak Bexen Medical enpresak pandemiaren unerik zailenetan izandako jarrera eta erantzuna eskertu eta onartu du
Transkripzioa
(saludos)
(el discurso del Lehendakari comenzará en breve)
(inaudible)
(voz en off)
...que es una unión de empresas que tenemos
para desarrollar el sector sanitario,
que vamos a potenciar, que estamos potenciando
y que vamos a seguir haciéndolo buscando...
Osasun Saila eta Osakidetzaren
arduradunok, baita Mondragon
Korporazioa, Mondragon
Unibertsitatea ere bai, eta Bexen
Medical kooperatibaren arduradun eta
kideok, jaun andreok, arratsalde on.
Gaur Bexen Medical Kooperatiba
bertatik bertara ezagutzeko aukera
eman diguzue eta eskertzen dugu
gainera, zuen gonbidapena.
Aspalditik sorretan geunden eta gaur
poza da gainera bete egin ahal
izatea, baita Mikel, baita
Unibertsitatearen Kontseilu
Errektoreko presidenteari ere omenez.
Egoitza, teknologia, proiektuak eta
batez ere, hemen lanean diharduten
pertsonak ezagutzeko aukera izan
dugu, baina bisita honen bidez, hori
baino gehiago, gaur zuen ibilbidea,
jarrera eta zerbitzua eskertu eta
aitortu nahi ditugu. Bexen-ek barruan
45... Manu... Manuel-ek 45 urte esan du,
baina bueno 44 urteko eskarmentua
dauka. Hamarkadaz hamarkada, zuen
ekoizpena eta zerbitzua garatu eta
hobetu egin duzue. Etengabeko
hobekuntzaren aldeko grina hori,
kooperatiba honen ezaugarrietariko
bat da. Baita ere pertsonen
formazioa edo teknologiaren aldeko
inbertsioa. Horrekin batera,
talde lana, kalitatearen eta
berrikuntzaren aldeko apustua edo
nazioartera zabaltzeko aitzindaritza.
Bexen-en hamarkadetako ibilbide
horretan, 2020ko martxora iritsi
ginen eta covid-19 pandemia ezagutu
genuen. Bat batean, birus
ezezagun batek gure bizitza eta gure
osasuna erabat baldintzatu zituen.
Gure belaunaldiak inoiz ezagutu duen
egoerarik larrienetako baten aurrean
aurkitu ginen. Momentu zailak
benetan, hemen eta mundu osoan
ziurgabetasuna nagusitu zen. Momentu
zail hauetan eta haietan, Bexen
Medical-en jarrera eta erantzuna
lehen mailakoa izan zen. Zuen
eskarmentuari esker, berehalako
erantzuna eman zeniguten. Maskarak
ekoizteko baliabideak martxan jarri
zenituzten eta momentu haietan,
behar beharrezkoa zen produktu bat
ekoiztu eta banatu zenuten. Maskarak
fabrikatzeko instalaziorik handiena
ireki zenuten denbora errekorrean,
250 milioi unitate ekoizteko. Txertoak
iritsi zirenean, logistika zerbitzu
osoa eskaini zenuten, zuen
punta-puntako izozkailuak erabili
ahal izan genituen, eta baita ere
garraio zerbitzua ere. Osakidetzari
eta Euskadiko herritar guztiei
bideratutako 3,8 milioi dosi
gorde dituzue, eta osasun
larrialdietan ezinbestekoak diren
beste hainbat gai edo zerbitzu ere
eskaini zenieten.
En los momentos más difíciles de la
pandemia, en plena incertidumbre global,
la actitud y la respuesta de Bexen
Medical fue de primer orden. Vuestra
experiencia nos ofreció una
respuesta inmediata. Pusisteis en
marcha los recursos para la
producción de mascarillas, un
producto que en aquellos momentos
era imprescindible. Para ello, abristeis
la mayor planta de fabricación de
mascarillas en un tiempo récord, con
una capacidad de 250 millones de
unidades. Cuando llegaron las
vacunas, ofrecisteis un servicio
logístico completo, pudimos utilizar
vuestros congeladores de última
generación y también el servicio de
transporte. Habéis guardado 3,8
millones de dosis destinadas a
Osakidetza y al conjunto de la
población de Euskadi, y también nos
ofrecisteis otros productos o servicios
imprescindibles en caso de
emergencia sanitaria. Por eso hoy
agradecemos y reconocemos vuestra
labor. Cercanía y servicio.
Capacidad de respuesta y actitud
positiva, respuesta inmediata y
calidad. Esta es la personalidad y
el compromiso de Bexen Medical.
Zoritxarrez, pandemia ez da bukatu,
baina gaur, bi urte luze hauetan
eskaini diguzuen laguntza eta
zerbitzua aitortu nahi izan dizuegu.
Osasun zerbitzuek, erakundeek eta
gizarte osoak osasun larrialdia zer
den gertu-gertutik ezagutu genuen
momentuetan, Bexen kooperatibak,
Bexen-en diharduzuen pertsona guztiek
ardura eta zerbitzu-bokazioa zer den
eskaini zeniguten. Gertutasuna eta
zerbitzua, erantzuteko ahalmena eta
jarrera positiboa, berehalako
erantzuna eta kalitatea. Hori da
Bexen Medical-en nortasuna eta
sena. Osakidetza, Osasun Saila,
Jaurlaritza eta euskal gizartearen
izenean, bihotz bihotzez gure esker
ona guzti guztioi, zorionak Bexen
Medical eta urte askotarako.ko.