0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Lehendakariak Musikene bisitatu du ikastegiaren hogeigarren urteurrena dela eta
Transkripzioa
(Musika)
(Musika)
Hezkuntza Sailaren sailburu zaren, Jokin,
sailburuordea, Adolfo, zuzendaria, Miren,
eta Musikene-ren zuzendari
Miren eta baita Juan Mari "Zeler" eta
baita Musikeneren kide guztiok,
arduradun eta ordezkariok, irakasle
eta ikasleok, jaun andreok, egun on
guztioi. Eta lehenik eta behin,
zorionak Musikene eta eskerrik asko
zuen gonbidapenagatik.
Musikak elkartzen gaitu eta
musikaren bidez ari zarete urteurren
hau ospatzen. Eskerrik asko. Perico
Sambeat eta Big Band-ari, eskerrak,
Carlos Mena eta bere ikaslei eta
baita Erik Nielsen eta Bilboko
Orkestra Sinfonikoari; eta "Musikene
familia" osatzen duzuen profesional
eta musikazale guztioi. Plazer bat
izan da orain arte entzundakoa eta
ikusitakoa. Plazer bat da musika
lagun, gaur hemen, zuekin
20. urteurrena ospatzea.
"Un pueblo que canta y baila a ambos
lados del Pirineo". Horrela adierazi
zuen Voltairek eta horrela da. Musika
gure herriaren bidelagun izan da beti.
Horregatik, duela 20 urte
Musikene sortu zenean, aintzinako
ibilbide bati jarraipena eman
zitzaion.
Urte hauetan lan asko egin duzue.
Ilusio handia jarri duzue eta gaur
erakunde honen etengabeko bilakaera
eta hobekuntza bultzatu duzuen
guztioi gure aitortza eta esker ona.
Euskadin Goi Mailako musika zentro
bat izatea behar bat da eta horrekin
batera, zentro honek harrotasunez
betetzen gaitu. Azken finean, musika
gure hezkuntzaren, kulturaren eta
historiaren bizkar hezurrean baitago.
Horrela sentitzen dugu eta
horregatik babestu eta indartzen
dugu proiektu hau. Musikene Goi
Mailako zentroa da, kalitatezko
formazioa eskaintzen duena.
Hemen, interpretazioari,
konposizioari, zuzendaritzari eta
pedagogiari lotutako arloetan
kalitatezko irakaskuntza eskaintzen
duzue. Horrekin batera, euskal
hizkuntza eta kulturaren arloan
egiten duzuen ikerketa lana ere
azpimarratzekoa da. Musika kultura
hedatzeko egiten duzuen
ahaleginarekin batera.
Azken urteetan eraikin bikain eta
ederra hau, musikak aldamenean duen
alaitasunez bete duzue. Gure
herriaren erreferente bihurtu zarete
eta pixkanaka hemen egiten duzuen
lan bikainaren oihartzuna gure
mugetatik urrutira ere iristen da.
Atzerritik datozen irakasle eta
ikasleak ditugu, hainbat
nazionalitatekoak, eta hemen
egindako lanak ere geroz eta indar
gehiago hartzen du nazioartean.
Comparto mi pasión por la música. La
música forma parte de nuestras
vidas, nos acompaña en nuestros
recuerdos y en nuestras ilusiones.
La música es un elemento esencial de
nuestra educación, cultura, historia
y convivencia.
Desde su creación, Musikene se ha
convertido en una referencia en la
formación superior, la investigación
musical, la transferencia a la
sociedad de su conocimiento, la
divulgación y la proyección local
e internacional de la música made in
Euskadi Basque Country.
La música es también una invitación
al encuentro. Gracias a vuestro
trabajo, Musikene se ha fortalecido
como punto de encuentro
y colaboración con otras instituciones
y organismos, tanto de Euskadi como
internacionales. Agradecemos, por lo
tanto también, esa cultura que suma
el arraigo local con la apertura
universal.
Musikene es una apuesta firme de un
pueblo que aprecia y ama la música.
Amaitzeko, 20 urte hauetan
Musikeneren irakasle guztiei eta
hemen ikasi duten 1.500 pertsonei,
gure esker ona adierazi nahi dizuet
nahi diet zuen bitartez, guztion
bitartez, musika, kultura eta
alaitasuna sustraitzea eta zabaltzen
da. Zuen bitartez eta denen bitartez
gizarte hobeago bat eraikitzen
jarraituko dugu. Zorionak, beraz,
Musikene eta urte askotarako,
eskerrik asko!
(Musika)