Bideoak Lehendakaritza
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak euskararen etorkizun osasuntsu eta jasangarrirako denon ahalegina eta elkartasuna beharrezkoa dela azpimarratu du Euskararen Aholku Batzordearen bileran

2021-11-16
Transkripzioa
(ez da entzuten)
Herri agintari eta ordezkariok,Euskararen Aholku
Batzordearen kideok,jaun andreok, arratsalde on.
Ongi etorriakLehendakaritzara eta eskerrik asko
zuen parte hartzeagatiketa zuen ekarpenengatik ere.
Gaur, zuen baimenarekin,1999 eta 2002 urteen
artean Aholku Batzordehonen kidea izan zen
Ramuntxo Camblongoroituz hasiko gara.
Euskaltzale eta pertsona ona.Goian bego.
Bizi dugunpandemia garai honetan,
ideia bat partekatuz hasiko naiz.
Hala esaten genuen:"Egokitu zaion garaiari
egokitzea da aurrera begirabizi nahi duen gizarte baten
lehen eginkizuna".
Garaiari egokitzearekin batera,ezinbestekoa du etorkizunari begira
hobetu beharrekoak lantzea ere.
Egokitu, etorkizunari begira,hobetu, landu, etengabe berritu.
Horrela, Garapen jasangarriarenhelburuei begira jarri gara mundua
osatzen dugun gizarte guztiak eta,ongi asko dakigu
euskarak behar duela, eta baduela,ikuspegi horretan berezko toki bat,
ezinbestekoa bezain ukaezina.
Euskararen etorkizun osasuntsueta jasangarriak nahitaez
ahalegin planifikaturabehartzen gaitu.
Herritarren eta multzoen artekoelkartasunezko loturak zaindu
eta indartuko dituen plangintza.Pertsonaren neurrian diseinaturiko
plangintza,askotariko pertsonen eta
taldeen inplikazioa bilatuko duena.
Gaurko osoko bilkura honetan,hain zuzen ere, plangintza horren
goreneko emaitza izango duguhizpide: Euskararen Agenda
Estrategikoa 2021-2024.
Une berezian datozAgenda eta Bilkura ere.
Gure gizarteak, mundu osoan bezala,galdera asko egin behar
izan dizkio bere buruarihilabete ilun hauetan.
Erantzukizun pertsonal etakolektiboaz
galdetu behar izan diogugeure buruari maiz,
elkartasunaz, zuhurtziaz,neurrien egokitasunaz,
baita haien eraginkortasunaz ere.
Gogoeta horrek errekuperaziopertsonal eta sozialerako
ikuspegi hobe bateanjarri behar gintuen
eta aztertu behar dugu,orain, benetan jarri ote
gaituen ikuspegi hobe horretan.
Baiezkoan egon nahi dut.
Ikuspegi hobe batetikabiatu garela uste dut.
Gure ahuldade eta indarrenneurrian jakitun gara,
edo neurriaren jakitun gara,inoiz baino jakitunago.
Era berean, elkarrenganako enpatiaeta errespetuz jardueraren
jardutearen balioaren jakitun gara,Inoiz baino jakitunago.
Badakigu horretan jokatzen dugulagure ahalegin guztien eraginkortasuna.
Eta euskararen normalizazioaz ereari naiz, noski.
Izan ere, bada zerbaitEuskararen Nazioarteko Egunera
hurbiltzen ari garen honetanozenago esan beharrekoa,
eta honako hau da. Hain zuzen ere:gure gizarteak argi utzi du,
Euskaraldia bezalakoekimen arrakastatsuetan,
beste hainbat ekinbidetan ere,ez duela zordun izan nahi euskararen
bizi indarrari dagokionez.Alderantziz,
irabazi garbiko balantzea nahi dugure gizarteak euskararen
erabileran eta beraz,bizi-indar eta osasunean.
Horixe da besteak beste,Garapen jasangarrirako
gizarteak egin nahi duenekarpen nagusietako bat:
Iraganeko eta gaurkohizkuntza gurea etorkizuneko
hizkuntza ere izan dadila.
Alor guztietan lan eginbeharko dugu horretarako.
Oso berezikikomunikazio eta berrikuntzaren
gizarteak etengabe sortzeneta berrasmatzen dituen
gune eta espazioetan.
Aurrera egin behar dugu,erabilera formaletan
egiten ari garen irmotasunez,euskararen erabilera ez
formaletan ere. Hau da,eremu askeetan,
atsegin eta gozamen pertsonaleta kolektiboaren espazioetan.
Euskararen bizi-indarraren hazkundeesponentziala izango dugu sari
horrela jokatzen badugu.
Amaitzeko,gogoeta bat egin nahi dut
gazteriaren inguruan,haientzat zaila,
oso zaila, gertatu deneta oraindik gertatzen ari den
egoera honetan.
Dena eskatzen diegu gazteei,euskararen normalizazioari
dagokionez ere.Haiengan jartzen ditugu itxaropenak,
eta haiek gogoan ditugulabideratzen ditugu hainbat
eta hainbat ekimen.
Hala behar du, ezbairik gabe,haiek baitira
etorkizunaren berme bakarra. Bainaerantsi diezaiogun ezaugarri bat
gure ahaleginari,gazteen inplikazioa lantzearren:
gizarte bizitzarenalor guztietan bezala,
gure gazteek badakiteeskuzabaltasunez jokatzen
euskararenerabilerari dagokionez ere.
Aitorpen horimerezi dute, diskurtsoan
zein praktika. Neurri handi batean,haiei esker goaz aurrera.
Merezi dute gizarte osoarenonespena,
euskararentzat bizi emaile baitira.Jaso dezatela beraz,
Euskararen AholkuBatzordearen onespena.
Hori da, gaurkogure lehen proposamena.
Mila esker guztioi
Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
  • @HABE_erakundea
    2021-11-17

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak euskararen etorkizun osasuntsu eta jas... https://t.co/nHOGp7jTKB

Ekitaldiko kargudunak