Bideoak Lehendakaritza
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariaren Urte Amaierako Mezua

2020-12-31
Transkripzioa
(musika)
Arratsalde on.Urte amaierako une berezi honetan,
gogoeta eta konpromisoazuok guztion aurrean
partekatu ahal izatea eskertzen dut.Hemen eta mundu osoan.
Nola asmatu, duela hamabi hilabete,honen moduko urtea
bizi behar izango genuela?
Koronabirus-ak gure bizitzaerabat aldatu eta baldintzatu du.
Garaitezinak ginela uste genuen baina,ustekabean, gaitzak gogor jo gaitu.
Alberto Sololuze etaJoaquin Beltran ere gogoan,
gertatutakoa guztiz argitzekoprestutasun osoa dugularik,
nire lehen hitzak, bihotzez,covid-agatik hil diren 2.800 pertsona
eta beraien senitartekoak oroitzeko dira
Beti da mingarria maite dugunpertsona bat galtzea. Are larriagoa
azken hitz, muxu edobesarkada bat eskaini ezin izan badiogu.
Oroitzapen hau Gasteizko SempervirensParkean adierazi nuen
irailaren 21ean eta betirakogordeko dugu gure oroimenean.
Gaur, pandemian zehar ahaleginguztiak egin dituzten profesionalei,
gure esker ona adierazten diet.Oinarrizko zerbitzuetan
lan egin dutenek ditut gogoan,bereziki osasun zerbitzuetan
eta zerbitzu soziosanitarioetandihardutenak.
Aurten milioi eta zazpiehun mila testegin dituzte, hamabi mila pertsona artatu
dituzte ospitaleetan, lehen arretan,ia hogei mila zaindu dituzte
adinekoen egoitzetan.
Gure esker ona pertsona nagusiakberaien etxeetan
zaindu dituzten profesionalei,hirugarren sektoreari eta boluntarioei,
zaurgarrienak lagundu dituztelako.Esker ona hezkuntza komunitate osoari,
etxeetatik zein ikasgeletatikirakaskuntza bizirik mantentzeagatik.
Denek dena eman dute guztion osasunaeta ongizatea bermatzeko. Era berean,
elkartasuna adierazten dietsektore ekonomiko guztietan
pandemiaren erasoajasan duten profesionalei, autonomoei,
langileei, negozioei eta enpresei.Bizi ditugun zailtasunak
gertu gertutik ezagutzen ditugu.Premiarik gehien duten
sektoreei laguntzen saiatzen ari gara.
Jakitun gara hartu dugunerabaki bakoitzak ondorioak
izan dituela, gure harremanakbaldintzatu dituela, eragina izan duela
gure bizimoduan.
Uneoro jardun dugu pertsonen osasunaeta bizitza lehenesten eta bermatzen,
ahalik eta hoberen uztartu ditugujarduera ekonomikoa, enplegua,
hezkuntza, gizarte edo kultur jarduna.
Ez da erraza izan, aitortzen dut.Gogoan ditut hildako pertsonak,
osasun-sistema asetzeko arriskua,oinarrizko zerbitzuetako langileek
jasandako gabeziak,agerraldi eta kutsatze berrien
aurrean izandako beldurrak.
Ondo ezagutzen ditugu familiekjasan duten antsietatea, gure bizitzan
eta gizarte harremanetangertatu diren aldaketak.
Egoeran honen aurrean, ezohikoerabakiak hartu behar izan ditugu.
Seguruenik ez dugu beti asmatueta, huts egin dugunean,
lehenbailehen zuzentzen saiatu gara.
Umiltasun osoz onartzen dugubirus ezezagun bati
eta etengabeko ziurgabetasun egoera batiaurre egin behar izan diegula.
Ez da ez erraza izan, eta ez da bukatu.
Birusak bizi-bizi jarraitzen du,eta oso arriskutsua eta hilgarria da.
Datozen hilabeteetan neurriakhartzen eta betetzen
jarraitu beharko dugu.
Erakundeok behar den guztia egingo duguherri hau aurrera ateratzeko.
Euskadi martxan dago, eguneaneguneko beharrei erantzuteko.
Lehentasunak argi ezarri ditugu:osasun-sistema indartu,
hezkuntza bermatu, ekonomia suspertu,gehien kaltetutako pertsona
eta sektoreei lagundueta enplegua berreskuratu.
Ezagutzen ditugu enpleguerregulazio espedienteen osteko arazoak,
baita enpresei eta enpleguei jarraipenaemateko arazoak ere.
Ezagutzen ditugu lan prekaritatearenegoerak, gazteei bereziki eragiten dietenak.
Euskadi martxan dago,eguneroko arazoei aurre eginez
eta etorkizunera begira adi adi.
Euskadi Berpiztu behar dugu:lehiakortasuna irabazi,
ekonomia eraldatu eta egokitu,industria adimendua,
energia-iturri berriaketa ekonomia berdea bultzatu,
osasun pertsonalizatuaren alde egin,erronka demografikoa gainditu.
Helburu hauek Euskadi Nextprogramaren ekimenetan jaso ditugu.
Badugu eredu bat eta gaurNazio Batuen 2030 Agendarekin
eta Garapen Jasangarriko17 Helburuekin dugun
konpromisoa berresten dut.
Aurreko krisialdiakgainditzeko ahalmena dugula
erakutsi dugu.Krisi hau ere gaindituko dugu.
Aurrera egingo dugu.Hori lortzeko, konpromiso partekatuaren
aldeko apustua mantendu behar dugueta Erakundeen egonkortasuna
lagungarria izango da.
Testuinguru honetan,bakarrik ibili nahi duena
nekez iritsiko da urrutira.Elkarrekin, auzolanean, egingo dugu
aurrera. Hemen, Eusko Jaurlaritza,Foru-aldundiak eta Eudel lankidetza
eredua garatzen ari gara.Eredu hori eskaintzen diogu
Estatuari ere. Era berean,bide hori eskaini diegu
legebiltzar taldeei,Euskadiren garapenaren
alde dugun jarrera horiLegebiltzarrean aurkeztutako
lege proiektu bakoitzeanislatzen delarik. Amaitzera noa.
Esperientzia ezezagun etaizugarri bat bizitzen ari gara
planeta osoan eta aldi berean.
Urte berriari begira, txertoak lehioazabaldu dio itxaropenari. Egia da,
baina zuhur etatentuz jokatu behar dugu.
Neurriak betetzea dagaur txertorik eraginkorrena bizitza,
daukagun ondasunik preziatuena, zaintzeko.
Euskadi martxan dago.Zerbitzu publikoetan inbertituko dugu:
osasun-sistema publikoaindartuz eta ikasleen
hezkuntzarako eskubidea bermatuz.Ekonomia eta enplegua berreskuratzen
lagunduko dugu, pandemiaren ondorioekonomikoak gehien pairatzen
dituzten sektoreak babestuz.
Apaltasunez jokatu behar dugu.Ez dago lasterbiderik, ez miraririk.
Zuhurtasunez.Hau ez da eztabaida antzuetan
indarrak alperrik galtzeko unea.Gertutasunez. Gehien behar duenari
arreta eskaini eta laguntza emateko.
Bizi berria eraiki behar dugu.Pentsa dezagun gure bizimodua
aldatu egin behar dugulaeta jar dezagun denok,
eta gutariko bakoitzak,gure esku dagoena guztion onerako.
Apaltasunez, zuhurtasunez, gertutasunezlortuko dugu une honetan amesten duguna.
2021 urte berri ona izatea.
Eskerrik asko eta inoiz baino gehiago,urte berri on.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak