Bideoak Lehendakaritza Itunes
bilaketarekin bateragarritasunak topatu dira transkripzioan. Klika ezazu aurrerapen-barraren marka gorritan zure burua kokatzeko.
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak azken hamarkadetan euskarari emandako bultzadari jarraipena ematearen alde egin du, "bide berriak" eginez

2019.eko abenduak 03
Transkripzioa
Herri ordezkariok, gizataldeetakoordezkariok, ekitaldi honetan parte hartu
duzuen euskaldun guztiok eta euskaldunakez zaretenok, beste hizkuntza
gutxituetako ordezkariok ere,arratsalde on.
Euskararen Nazioarteko Egunean eskerrikasko “bide eta modu berriak” irudikatu
eta proposatzeagatik.
Euskal gizarteak egindako bide malkarraez da makala izan eta, gaur, aitortzea
dagokigu. Zorionak bihotzez.
Nuevos caminos, modos,tiempos, retos para el euskera.
Bideak, Moduak, Garaiak,Erronkak… dena da
berria eta, era berean, dena da ezaguna.Etxeparek orain bost mende eskatu
bezala, euskaldunok bide luzea duguegina euskara duintasun osoz plaza eta
eremu guztietara eramateko.
Lauaxetak orain dela ia mende batproposatu legez, Eider Etxeandiak
gogoratu bezela, ‘bide barrijak’ hartukoditugu unean uneko egoerari ahalik eta
egokien erantzuteko.
Euskal gizarteak hautu bat egin zuenaspaldi eta aldiro berretsi egiten du.
Euskara bizi-bizirik nahi dugu gaurkoeta biharko gizartean.
Garenaren parte garrantzitsua delako,aberasten gaituelako, euskarak gehitu
egiten duelako, inoiz ez kendu. Euskarakbere txikitasunetik mundua aberasten du,
anitzago egiten du, ederrago. Ibilbidebat egin dugu, ibilbide horri
jarraipena ematea dagokigu.
Nuevos caminos, modos,tiempos, retos para el euskera.
Iragan urtean, Euskaraldian,
‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izatekokonpromisoa hartu genuen. Gure hizkuntza
ohiturei astindu bat eman eta euskarabiziberritu genuen, indarberritu. Orain,
konpromiso hori auzolan bihurtzeadagokigu ariguneak sortuz.
Lan-munduan, lagunartean, aisialdian,kultur sorkuntzan, kiroletan, ariguneak
sortu behar ditugu. Euskaraz hitz egitekogune erosoz bete behar dugu euskararen herria.
Nuevos caminos, modos,tiempos, retos para el euskera.
Bultzada berriak behar ditugu
eta hori lortzeko, denon beharra dugu.Baina gaur, hemen Euskaldunan, elkartutako
euskaldunon aitzindaritza, konpromisoaeta hauspoa nabaritu nahi dut bereziki.
Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango zen bide,modu, garai eta erronka berriei erantzutea.
Ahobizi eta belarriprest zarete, ariguneakeraikitzeko ezinbesteko lagun.
Aitzindariak zarete, eta aitzindaritzahorri eutsi behar diozue, orain arteko
gogo, anbizio, ilusio eta irudimenarekin.Eskerrik asko eta Euskararen
Nazioarteko Egunean, zorionak guztioi.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak