Bideoak Lehendakaritza Itunes
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariaren Urte Amaierako Mezua

2018.eko abenduak 31
Transkripzioa
(musika)
Arratsalde on.
Urte berria hastear dagoen une honetanmila esker ematen didazuen aukeragatik.
Agur berezia mundu zabaleko euskalkomunitate osoari. Euskadin bizi dugun
errealitatea eta Euskadik munduan dituenaukerak beti hurbiletik eta arretaz jarraitzen
dituen komunitatea baita. Gabonak etaurte aldaketa familiarekin eta lagunekin
elkartzeko uneak dira. Egindako bideareninguruan gogoeta egiteko eta helburu
berriak jartzeko unea ere bada.Horregatik 2019.garren urtearen hasieran
hiru sentimendu partekatu nahi ditut zurekin.Lehenik, gure bizitzan ditugun
arazoengatik kezka. Bestetik, arazoeiaurre egiteko daukagun moduaren balioa.
Eta azkenik, etorkizun hurbilean gureegoera hobetzeko zertan ahalegindu behar
dugun komentatu nahi dut.
Kezka sentimenduarekin hasiko naiz.Nazioarteko errealitateak, Europako
testuinguruak, Espainiako egoerapolitikoak eta gure ingurunean aurkitzen
ditugun zailtasunek kezkaz sentimenduapizten dute gugan. Kezka,
ziurgabetasun eta deserosotasun garaiakbizi ditugu. Jasan dugun krisi ekonomiko
luzeak sortutako egoera gainditu ezinikdabiltzan pertsona eta famili askoren
zailtasunak hurbiletik bizi ditugu.Kezka eta ardura horiek partekatzea
garrantzitsua da, pizgarri bat delako.Zailtasunei erantzuten eta ditugun
erronkak gainditzen saiatu behar dugu.
Inork inoiz ez digu ezer oparitu eta,benetako arrisku bakarra, ezer egin gabe
geratzea da. Honako hau da gure lehenerantzukizuna: arazoak onartzea,
erantzunak partekatzea eta zailtasunakjarrera positibo batekin gainditzen saiatzea.
Bigarren sentimendua, gure ereduari balioaemateari lotuta dago. Inguratzen gaituen
munduari begiratzean eta euskalerrealitatearekin alderatzean,
diferentzia nabarmenak ikusten ditugu.Jakina da arazoak ditugula, bai, baina
aldi berean, arazoei erantzuteko kulturaezberdin bat sendotzen ari gara.
Errespetuan, moderazioan, konfiantzan,elkarrizketan eta akordioan
oinarritutako kultura sozial etapolitikoa. Emaitza onak eman dituen
eredu propioa dugu. Gaur Euskadinmikroklima politiko positiboa eta
eraikitzailea dago. Egindako ibilbideariduen garrantzia aitortzen diogu, eta
horrek, gure ereduaren sendotasunaribalioa ematen dio. Ez da ospatzeko
moduko zerbait, baina bai, aprobetxatubehar dugun aukera. Tentsioa, liskarra
eta etengabe diferentziak handitzeaonartzen ez ditugun jarrerak dira. Gure
mikroklima zaintzeko, elikatzeko etabalioesteko aukera aprobetxatu behar
dugu. Lankidetza positibo eta zintzobaterako oinarria da. Bizi dugun mundu
lehiakor honetan arazoak konpontzekobeste biderik ez dago. Mikroklima
positibo hori pertsona eta jarrerapositiboekin baino ez da lortzen.
Euskadin eredu hori finkatzen laguntzenduten hainbat eta hainbat pertsonen lana
eta ahalegina eskertu nahi ditut.Daukaguna estimatzea etorkizun berria
indartzeko lehen urratsa da. Horixe daaurrera egin ahal izateko behar den jarrera.
Hobetzeko gogoa da partekatu nahi dudanhirugarren sentimendua. Amaitzera doan 2018an,
ETA behin betiko desagertu da. Lorpenhistorikoa izan da, baina ez gara
horrekin konformatzen. Hobetzen jarraitubehar dugu. Memoriarekiko, biktimekiko
eta bizikidetzarekiko konpromisoanaurrera egiten jarraitu behar dugu.
2018an genero-indarkeriaren edo edozeinmotatako diskriminazioaren aurrean
emandako erantzuna areagotu egin da. Ezgara horrekin konformatzen. Emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunbaldintzak hobetu behar ditugu. 2018an,
azken bost urteetan lehen aldiz,langabezia %10etik jaistea lortu dugu.
Ez gara horrekin konformatzen. Lanaaurkitzeko aukerak handitu eta lan
baldintzen kalitatea hobetu behar dugu.
Hobetzeko nahia, hori da zurekin partekatunahi dudan sentimendua. Jarrera
pertsonalak eta kolektiboak uztartzeagure betiko kulturaren parte da eta
auzolana deitzen diogu. Auzolana gureherriaren erronkei erantzuteko.
Hezkuntza, erronka demografikoa etagazteen aldeko apustua, Berrikuntza,
Euskadi Basque Country nazioartekotzea.Auzolana gure helburuetan aurrera
egiteko eta batez ere, urte berrian erehainbat familiaren lehentasunari
erantzuteko: enplegu gehiago eta hobea.Helburuak argi ditugu. Gazteentzako
enplegua. Aspalditik langabezian daudeneta okerren pasatzen ari diren
pertsonentzako enplegua. Emakumeentzakoenplegua, kontziliazioa erraztuko dien
eta berdintasun aitortuko dienbaldintzetan. Enplegu egonkorragoa eta
hobea, negozioetan edo saltokietanekonomiaren zailtasunak egunero jasaten
jarraitzen dutenentzat. Enplegua da gurelehentasuna. Enplegua baita gizarte
politikarik onena.
Hobetzeko helburu horretan elkartasunaindartzea ere beharrezkoa da.
Elkartasuna jaso duen herri batenseme-alaba gara eta konpromiso hori gure
gizalegezko kulturaren ezaugarri izateanahi dugu aurrerantzean ere.
Aipatutako hiru sentimenduekin emangodiogu ongi etorria urte berriari.
Zailtasun egoeraren aurreko kezka,eraikitzen ari garen ereduaren
garrantzia, eta beti hobetzen jarraitzekohelburu inkonformista. Hiru sentimendua
hauek bat egiten dute Euskadin. Euskadigu guztion ondasuna da eta urte
berriaren hasieran, Euskadirenautogobernuan aurrera egiteko konfiantza
dugu. Estatu-ereduaren hauskortasunagainditzeko gure ekarpena egingo dugu.
Ezinbestekoa da Estatuan dagoen nazioaniztasuna onartuko duen Itun berri bat
adostea bizikidetza bermatzeko.
Amaitzera noa.
Elkartzeko eta etorkizunari begiratzekoegun hauetan, elkarrekin lan eginez,
zailtasun guztiak gainditzeko eta gureametsak lortzeko gai izango garen
itxaropena daukagu.
Guk daukagun lehen erantzukizuna niregain hartzen dut eta nire desio onenak
partekatzen ditut zurekin.Zorionak eta urte berri on.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak