Bideoak Lehendakaritza Itunes
bilaketarekin bateragarritasunak topatu dira transkripzioan. Klika ezazu aurrerapen-barraren marka gorritan zure burua kokatzeko.
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Euskararen Aholku Batzordearen Legegintzaldiko bigarren bileran, Eusko Jaurlaritzako Gasteizko egoitzan

2018.eko azaroak 14
Transkripzioa
Eskerrik asko sailburua eta Euskaltzaindiarenburu eta Batzorde kideok arratsalde on guztioi.
Ixten ari garen urtea berezi bereziaizanda da eta berezia berezia da.
Euskaltzaindiaren mendeurrenaospatzen ari gara, orain arte entzun egin
dugun bezela eta euskara batuak 50 urte,sasoi bizian, bete ditu eta
sarreran edo hasiera ekitaldian hitzegin duguna ere isla da Euskaraldia
jaio egin da. Urte berezi berezia.Atzera begiratzeko urtea eta
etorkizuneko erronkei aurre egitekoa.Euskarak behar zuelako sortu zen,
1900 eta 1918-19 urte bitarteanEuskaltzaindia. Antzeko behar
batetik etorri zen orain 50 urte,euskararen batasuna. Beharrezkoak ez
ezik, Euskaltzaindiak eta euskara batua,ezinbestekoak ditugu etorkizuna josten
jarraitzeko. Baina egun bizi dugunbidegurutzean, bestelako bizigarriak behar
ditugu eta horretarakojaio da Euskaraldia.
Ibili dabilenak daki bidearen berri.Aurreko hamarkadotan milaka hiztun
irabazi ditu, batik bat,hezkuntza-sistemaren euskalduntzeari eta
euskaltegiek egin duten lanari esker.Bidea egin dugu, bidea ezagutzen dugu,
bideari jarraipena eman behar diogu.Bide hau ez zen posible izango atzean
gizartearen babesa eta bultzada izan ezbagenu. Bide horretan, gaur ere,
Euskaraldia posible da gizarteadostasuna landu eta zaindu delako.
Euskaraldiak auzolanaren, lankidetzaren,elkarlanaren bidea erakusten digu.
Euskaraldiak bidea elkarrekin egitenjarraitzeko gonbitea egiten digu. Horri
esker errazagoa izango da, baita ere,euskara indartzeko bidean berriz ere
asmatzea. Asmatzeko estrategia behar da:Hizkuntza-politika behar-beharrezkoa da,
letra larriz. Eta Euskararen AholkuBatzordearen gogoeta gunea
behar-beharrezkoa da, letra larriz. Forohonetan elkartu, hausnartu eta urteko
lanaren jarraipena egiten dugu.Hiztunen aktibazioa. Euskararen sustapena
lan-munduan. Hiruko ituna NafarroakoGobernua eta Iparraldeko Euskararen
Erakunde Publikoarekin. Euskararensustapena ingurune digitalean,
hedabideetan eta gazteen artean.
Urte berezi berezia izan daeuskararentzat eta, lan eskerga egin da
mugarri izango diren zenbait ekimenbultzatzeko. Batzorde honetan zaudeten
guztiei nire aldetik Lehendakarinaizen heinean, eskerrik asko bidean
laguntzeagatik eta eskerrik askoBatzorde honetan Euskararen aldeko
akordioak emateagatik.
Unitatea aipatu egin duzu eta nik ustedut akordioak aipatu egin behar direla
ere, beti erakusten duzuen prestutasuneta ilusioarengatik. Hasierara itzuliz
bukatzeko: eskerrik asko, nola ezEuskaltzaindiari asmoak berritu eta
etorkizunari begiratzeko aurten eginduzuen ariketa sakonagatik.
Zorionak ehun aldiz
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak