Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Argi kutsadurari aurri egiteko neurriak

Urtzi(e)k
2013.eko abuztuak 30
100 %alde
2 boto (2/0)

Azken urteotan argi kutsadura gero eta handiagoa da. Horrek gure ekosistemetan kalte ugari sortu ditu eta, horrekin batera, ezin dugu ahaztu gure erritmo biologikoetan sortzen dituen arazoak. Aurreko guztiaz gain, kontutan hartu beharrekoa da energia andana kontsumitu egiten dugula hainbeste argi piztuta eduki ahal izateko.

Hori guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundi eta Udalekin batera, Argi Kutsadurari aurri egiteko Plan bat egin beharko luke. Plan horretan helburuak, neurriak, etab. ezarri beharko liratezke. Baita ere neurri horiek finantzatzeko bideak.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2013.eko irailak 13

    Mila esker zuen erantzunagatik.
    Ingurumen Esparru Programa berriaren egitasmoa Irekian jarri ahalko zenukete, era horretan herritarron parte hartzea bultzatuz bere erredakzioan.
    Beste barik, agur bat,

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2013.eko irailak 04

    Urtzi estimatua,
    Euskadin, Ingurumeneko Esparru Programan islatzen da EAEko ingurumen politika.  Plan horrek kontsultarako eta gizartearen partaidetzarako prozesu handia du bere baitan, eta lau urtean behin egiten da, Jaurlaritzak onar dezan, Legebiltzarrera eramateko. Agiri horretan EAEko ingurumen politika zuzentzeko printzipioak agertzen dira, eta beroriek bideratzen dituzte administrazioen jarduerak eta kontu horiek non islatu behar diren zehaztu.  Indarraldia 2014an amaitzen denez, lehenengo urratsak egin dira printzipiook lantzeko eta bertan aztertuko dugu zure proposamena. Eskerrik asko zure ekarpenagatik, argi geratzen baita gure gizartea gero eta kezkatuago dagoela ingurumenarekin.
     
     
    Estimado Urtzi,
    En Euskadi el Programa Marco Ambiental refleja la política ambiental de la CAPV. Este plan cuenta con un amplio proceso de consulta y participación social y se elabora cada cuatro años para tras ser aprobado por el Gobierno  elevado posteriormente al Parlamento.  En este documento se plasman los principios rectores de la política ambiental vasca que orientan e inspiran las diferentes actuaciones de las administraciones y donde se deben reflejar este tipo de cuestiones. Como su periodo de vigencia finaliza en 2014, se han dado los primeros pasos para iniciar su proceso de elaboración y donde analizaremos su propuesta.  Agradecemos su aportación, síntoma de cada vez  nuestra sociedad está más preocupada por la conservación de nuestro medio ambiente.