Herritarren eskaerak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikusentzunezko Kontseilua sortzea

2013.eko martxoak 26
0 boto

Ondo egongo litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan Ikusentzunezko Kontseilu bat sortzea, era horretan, organo independente bat arduratuko litzateke telebista eta irrati kateen gaineko kontrola eta ikuskaritzaz. Erakunde honek bermatu beharko lituzke herritarron eskubideak hedabideetan errespetatuak izaten direla, askatasun eta pluraltasun politikoa ere bermatuz, baita eskubide eta askatasun horien aurkako ekintzak zigortuz.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2013.eko apirilak 04

    Mila esker zuei eta ondo izan.

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
    2013.eko apirilak 02

    Eskerrik asko zure proposamena helarazteagatik. Egia da, bai Estatu mailan eta baita zenbait autonomia erkidegotan ere, sortuak direla zuk aipatzen diguzun Ikusentzunezko Kontseiluaren pareko erakundeak. Baina hemen, momentuz ez dago horrelakorik sortzeko proiekturik aurrikusita. Ikusentzunezko Kontseilu baten sorerra lege lerruna duen arau batek arautu beharko luke, eta beraz, Legebiltzarrak onartu, Eusko Jaurlaritzak nahiz beste edozein alderdi politikok proposatuta.

    Berriro ere mila esker zure proposamenagatik.