Herritarren eskaerak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

A1 eta A2 ziurtagiriak lan eskaintza publikoetan baloratzeko asmoa al duzue? Zorionak, euskara positiboki bultzatzeko emandako pausoagatik

Xabier(e)k
2013.eko martxoak 07
0 boto
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
    2013.eko apirilak 04

    Mila esker, Xabier, zure zorion-hitzengatik.
    Ez, Jaurlaritzak ez du administrazioko hizkuntza-eskakizunen araudia aldatzeko asmorik. Dakizunez, Euskal Administrazio Orokorrean (Jaurlaritzan, aldundietan eta udaletan) lanpostu publikoek lau hizkuntza-eskakizun izan ditzakete (1. HE, 2. HE, 3HE edo 4. HE). Administrazio sail edo atal batzuetan (Ertzaintza, Hezkuntza, Osakidetza) hizkuntza-eskakizun propioak dituzte, baina guzti-guztien hizkuntza-eskakizunak bat datoz Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren goiko lau mailetako batekin ( B1, B2, C1 eta C2).
    HABEren bitartez euskaltegietan Europako Markoaren A1 eta A2 ziurtagiriak ezartzeko asmoak bi helburu nagusi ditu. Lehenbiziko helburua didaktikoa da: euskara ikasten ari direnek, hasierako ibilaldian eta B1 mailara iritsi baino lehen, tarteko bi mugarri edo helmuga zehatz izatea, beren ikas-prozesuaren argigarri eta motibagarri. Bestetik, Europako Markoarekin bat etorriz, A1 (hasierako maila) eta A2 (tarteko maila) eskuratzen duten herritarren ahalegina eta hizkuntza-gaitasuna behar bezala aitortzea; izan ere, oinarrizko euskara-gaitasuna lortzen dutenek ere ekarpen handia egiten diote euskara biziberritzeari eta, horrenbestez, ahalegin hori guztiz txalogarria da. Euskarak era guztietakoa hiztunak behar ditu: oinarrizkoak, aurreratuak nahiz adituak.
    Nolanahi ere, uste dugu A1 eta A2 mailetako ziurtagiriak izan daitezkeela baliagarri hainbat lan-esparrutan ere: zerbitzuetan, ostalaritzan, merkataritzan eta abarretan. Gizartearen beraren esku dago hori.