Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Herritarren eskaerak Mugikortasun Jasangarria
qrcode

Euskotreneko lineen arteko koordinazioa hobetzea

2025-09-30
Oraindik ez dute erantzun
100 %alde
9 boto (9/0)

Euskotreneko neguko ordutegiagaz Durangaldea eta Urdaibai eskualdeak, asteburutan, zerbitzu eskas bategaz geratzen dira barriro (orduro), bidaiari kopurua handitu arren, (nire ustez 30 minuturik behin izan beharko litzateke behintzat zapatuetan). Gainera, eskualde bi honen arteko bidaia "odisea" bat bihurtzen da, Lemoan egon behar garalako ordu bat itxoiten tren aldaketa egiteko inongo koordinazinorik ez dagoalako.

Eskatu gura dodana da egunez aldaketa Lemoan (asteburutan behintzat) ez izatea ordu batekoa eta koordinazino bat lortzea.

Hau dana esaten dot, ze ezagutzen dot jente askok ez dauala trena hartzen Durangaldetik Urdaibaira joateko eta alderantziz, koordinazio falta honengaitik, eta amaitzen dabe batez be kotxea hartzen, edo gitxi batzuk, Bizkaibusa askoz jota. Ez dana normala 2025ean da, garraio publikoan 30 kilometroko distantzia bat egiteko, Gernikatik Durangora edo alderantziz, ordu bat eta berrogei minutu behar izatea, edo astean zehar ordu bat inguru, koordinazino falta itzela dagoalako. Gainera zati bat atzera egin behar dozu gero aurrera egiteko aldaketa Lemoan dalako eta ez Zornotzan.

Honen arrazoiagaitik, ia mundu guztiak kotxea hartzen dau Gernikatik Durangora joateko (25-30 minutu diralako), edo askoz jota Bizkaibusa, ze ondo koordinauta badago Zornotzan 40-45 minutu inguru dira. Beraz, ez dodana ulerten da zelan Euskotrenek ez dau hau dana ikusi orain arte. Gainera bidaia guzti honeek merkeagoak dira trenez (barik, mugi edo bat txartelagaz), kotxez edo Bizkaibusez baino. Bestalde, esan behar deutsuet ordutegiak ikusi dodazala, eta koordinazino on bategaz linea bien artean Zornotzako geltoki nagusian, bidaia 30 minutu inguru izango litzatekez (28 minutu konkretuki) Gernika eta Durangon artean (astean zehar be bai).

Amaitzeko, gabeko zerbitzuari buruz komentau gura deutsuet lineen arteko deskoordinazinoa egiten dauana da: Durangotik Gernikera joateko aldaketa ia ordukoa bikoa izatea, orduan, bidaia ordu bi baino gehiago dira.
Gernikatik Bilbora joateko ia ordu bat egon behar da Zornotzako geltokian itxoiten, beraz, bidaia ordu bat eta 40 minutu bihurtzen dira.

Ez litzateke posible izango Bilboko metroko moduan aldaketa hau izatea?, hau da, tren guztiak Zornotzako Geltokian koordinau lineen arteko aldaketa guztiak egiteko arazo barik? (hau da Urdaibaitik Bilbora, eta Urdaibaitik Durangaldera eta alderantziz).

Mila esker danagaitik eta espero proposatu dodan guztia kontuan hartuta izatea.

Aldeko argudioak
  • Oso ondo!!!
    Jon
    2025-10-20
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile