Herritarren eskaerak Mugikortasun Jasangarria
qrcode

Deba Itziar ibilibidean alternatibak denontzat

2025-05-07
100 %alde
Boto 1 (1/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ondarrun bizi naizen Mutrikuar bat naiz eta Itziarren lan egiten dut.

Deba Itziar errepidea itxi zutenean, joana, San Roquetik egiten genuen. Orain ez dakit legezkoa den, baiña bakarrik errepidea zati hori Deban erroldatuta daudenek erabili dezakete. Legala da errepide zati hori bakarrik Debarrek erabiltzea? Besteok gutxiago gara?

Nire eskaera, Itziarren lan egiten dugunoi nolabait bide hori erabiltzen uztea da (tailer bakoitzeko baimen kopurua langileen arabera, ordu tramo batzutan erabilera langileontzat,...).

Ez da bidezkoa nik lanera joateko denbora askoz gehiago behar izateaz gain, autopista gastuak gehitzea, kilometro askoz gehiago egitea,. . Debako batek, ondoko herrira (Zumaia, Itziarrera,...)pasiatzera, erosketak egitera, parrandara...joateko libre duenean.

Nire eskaera, galderak kontuak izango duzuelakoan agurtzen naiz.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Mugikortasun Jasangarria
    2025-06-05

    Ondo ulertzen dugu zure kezka, eta egoera hori zaila dela, batez ere lanera joateko denboran eta kostuetan eragin zuzena duelako.

    Hala ere, jakinarazi behar dizugu gure ardurapekoa ez dela errepideen kudeaketa, ezta zirkulazio-murrizketak ezartzea ere. Zure mezua trenbide-zerbitzuekin loturarik ez duen arazo bati buruzkoa da, eta, beraz, ez dagokigu zuzenean esku hartzea. Ildo horretan, errepideak eta haien erabilera-murrizketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa dira, eta horiei dagokie baimen edo salbuespen posibleak aztertzea.

    Zure eskaera Foru Aldundira bideratzea gomendatzen dizugu, zehazki Bide Azpiegituretako Departamentura, eta guk ere helaraziko dugu zure kezka dagokion erakundera.

    Eskerrik asko berriro zure idazkiagatik.

    Ondo izan.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan