Informazio eskaera: Euskara teknikarien lan-poltsa

2021-06-22
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Elgoibarko Udaleko euskara teknikaria naiz, eta galdetu nahi nuke ea Jaurlaritzak ba ote duen Euskara teknikarien lan-poltsaren bat indarrean, gure sailean beharra izanez gero lan-poltsa horretara jo ahal izateko. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Eskerrik asko 

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2021-07-15

    Bai, Jaurlaritzak badu lan-poltsa bat Hizkuntza Normalizazioko teknikarientzat. Administrazio Orokorra lankidetzan aritzen da toki-administrazioekin poltsak eskuragarri jarriz, baldin eta horretarako prestasuna badago. Lankidetza hori eskatzeko mezu bat bidali behar da provision-seleccion@euskadi.eus.
    Eskerrik asko Kristina, Irekia-ren bitartez parte hartzeagatik.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan