Herritarren eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politika

IKERTU dirulaguntzak berriro indarrean jarri

Peru(e)k
2021-04-14
Oraindik ez dute erantzun
0 boto

Hainbat urtez, Jaurlaritzaren Kultura Sailak ohiko arte jardueretatik (zinea, antzerkia, literatura, arte plastikoak...) kanpoko dirulaguntza batzuk eskaintzen zituen: sormen proiektuen ikerketara zuzendutako IKERTU laguntzak hain zuzen ere. Ez zen diru kopuru haundia baina kulturak hain beharrezkoa duen ohiko bideetatik kanpoko proiektuak piska bat laguntzeko balio zuen. Hasiera batean aurkeztutako proiektuen balio soziala aintzat hartzen zen ere. Harrobi eta sostengu ezinbestekoa iruditu zaizkit beti diru laguntza hauek, altxor bat, sorkuntza prozesuak diziplinarteko kontuak direla uste dugunontzat bereziki.
Tamalez, iaz diru laguntza hauek kendu egin zituzten eta aurten ere ez dira atera.
Beharrezkoa deritzot IKERTU laguntzen deialdia berriro ateratzeari eta hori da egin nahi dudan eskaria.
Bide batez, oso interesgarria izango zen aurreko urteetan lagundutako proiektuen nolabaiteko hedapena egitea, katalogo bidez edo, hor ager litezkeen perlen jarraipena egin ahal izateko.
Mila esker!

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau