Herritarren eskaerak Hezkuntza

Beharrezkoa da Osotu-Lanbarri ikastetxeari Itunpeko Ikastetxe izaera ematea lehen bailehen

Peru(e)k
2021-03-05
100 %alde
60 boto (60/0)

OSOTU Lanbarri ikastetxea hezkuntza berrikuntzan ikastetxe eredugarria da gaur egun.

Gaitasun errealen araberako ebaluazioa egiten du, zeharkako kurrikulumaren bidez. Eskola inklusiboa zorrotz garatzen du, eta hezkidetza eta hezkuntza emozionala modu eraginkorrean jorratzen ditu. Bertan lan egiten duten irakasleen inplikazioa berebizikoa da, eta bertan gauden familiak gure seme-alabak modu integral batean hazten direla behatzen dugu egunetik egunera.

Tamalez, kontzerturik ez izateak alde batetik ikastetxea prekarizazio arriskuan jartzen du eta, bestalde, familiok gaur egun jasan behar ditugun kuotek zail egiten digute bizirautea. Hori dela eta, ikastetxeak seme-alaben ikasketengatik dirutza ordain dezaketen eliteentzako bihurtzeko arriskua dauka. Hau nere ustez oso larria da, eta Hezkuntza Sailak ez luke onartu behar.

Aldeko argudioak
  • Eskola inklusiboa garatzen du
    2021-03-07
  • Familien eskubidea delako eta Osotu Ikastetxeak betebehar guztiak betetxen dituelako.
    2021-03-07
  • Osotu gure aukera.
    2021-03-07
  • El modelo educativo de Osotu es respetuoso con las necesidades de mis hijas.
    2021-03-07
  • OSOTU debe de ser un centro concertado, necesario para que muchas más niñas, niños y jóvenes puedan beneficiarse de su excelente proyecto educativo.
    2021-03-07
  • Queremos igualdad
    2021-03-07
  • Baldintza guztiak betetzen dituelarik, gure eskubidea ere bada, OSOTU ikastetxe kontzertatu ízatea premiazkoa da
    2021-03-08
  • Cumple todos los requisitos
    2021-03-08
  • OSOTU es una alternativa INNOVADORA para muchos niños y niñas, esto debería estar concertado.
    2021-03-08
  • Cumple todos los requisitos. Trabajamos y pagamos nuestros impuestos, como el resto ¿Cuáles son los motivos reales?
    Edu
    2021-03-09
  • Cumple todos los requisitos. Trabajamos y pagamos nuestros impuestos, como el resto ¿Cuáles son los motivos reales?
    Edu
    2021-03-09
  • Modelo ejemplar de educación.
    2021-03-09
  • Gora Osotu!!
    2021-03-11
  • deberían de escuchar de todas las familias que solo estamos pidiendo algo que nos corresponde y sentirnos que se nos escucha, porque es la educación que queremos y elegimos para nuestros hij@s, Osotu.
    2021-03-15
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza saila
    2021-03-22

    Peru agurgarria,
    Hezkuntza-ituna ukatzeko arrazoi nagusia honako hau da: hezkuntza-plangintzaren ikuspegitik, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-zerbitzu publikoa emateko egun eskualdean (Enkarterrin) dagoen ikastetxe sarea nahikoa dela zerbitzu hori emateko. Ez udalerrian (Gueñesen) ez eskualdean (Enkarterrin) ez da antzeman eskola-postuen eskasiarik, funts publikoekin sostengaturiko ikastetxeak gehitu beharra izateko.
    Eskolatze-beharrak betetzeko baldintza hori Hezkuntza-itunei buruzko Araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 12. artikuluan dago jasota.
    Mila esker.