BARIK, MUGI ETA BAT TXARTELAK BATERATZEA, GARRAIO TXARTEL BAKARRA SORTZEA

Jon(e)k
2020-11-23
100 %alde
3 boto (3/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Kaixo,

Uste dut, Euskal erakundeek kudeatzen dituzten garraiobideetan txartel bateratu bakarra sortzeko ordua dela. Tarifa bateratuak eta bonoak edo tituloak erosteko sistema bateratua ezarri behar da.

Gainera 2014ko Elkarreragingarritasun Plana ez da bete, komunikabideetan 2019 hasieran esan zuten moduan (Bat, Barik eta Mugi txartelak % 100ean erabili ahalko dira euskal erakundeek kudeatzen dituzten garraiobide publikoetan). Nik dakidala eta probatu dudalako diot Lurraldebusek ez dute BARIKa onartzen, eta berdina gertatzen da alderantziz, Bizkaibusetan ezin da MUGIa erabili.

Ezin da ulertu egoera hau eta plana betetzeko mantsotasuna. Are gehiago koronabirus garaian, bakarrik txartelarekin ordaindu dezakegula. MUGI txartela egin behar dugu gipuzkoako autobus bat hartzen dugun bakoitzean, Ondarroan gertatzen den moduan, Mutrikura joateko lurraldebusak ez duela Barika onartzen.

Espero dut proposamen hau zeozertarako balio izatea.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    2021-01-07

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean, gaiari dagozkion administrazio-jarduketak egiten ari gara gaur egun bidaiariak garraiatzeko gaitzen duten tituluak erabat baliozkoak izan daitezen garraiobideetan. Titulu horiek Euskadiko administrazio publikoen eskumenekoak dira.
    Hala, Euskadiko Garraio Agintaritzaren baitan, dauden tituluen elkarreragingarritasun osoa sustatzeko atal bat sortzea erabaki da. Epe ertainean gauzatzea espero dugu.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan