Jaurlaritza: Sustatu telelana covid19aren kutsatzeak gutxitzeko. Etxetik hasita!

2020-11-09
100 %alde
6 boto (6/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Azaroaren 3an albiste hau eman zenuten EITBn:
https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/7609287/video-las-administraciones-vascas-facilitaran-teletrabajo/

Eta gezurra da. Jaurlaritza ez da sustatzen ari telelana bere langileen artean. 42.000 langile publikoetatik, asko prest daude etxean lan egiteko eta baliabideak dituzte telelanerako. Baina Jaurlaritzak ez die baimenik ematen. Tartean hainbat langile dira osasun-arrisku taldeetakoak. Horiei ere ez die uzten etxetik lan egiten eta arriskuan jartzen ari da langile horien osasuna. Jaurlaritzak telelana sustatzeko gomendatzen die enpresei, baina ez ditu etxe barruan praktikan jartzen bere gomendioak.

Pandemia egoera larri honetan sinesgarritasuna izateko, jator jokatu behar duzue. Eta ez du balio kanpora aginduak ematea, ez badituzue gero etxean kontuan hartzen.

Eskaera zera da: sustatu ezazue telelana Jaurlaritzako langileen artean; jarri osasuna erdigunean, etxe barruan ere.

Aldeko argudioak
  • Gezurra nagusi da garaiotan.
    2020-11-09
  • Halaber Osakidetzak bere langeei ez die emon telelana egiteko aukerarik, nahiz eta administrazio/informatika sailan sentzu guztia izan.
    2020-11-12
  • Marca PNV...
    2020-11-15
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2020-11-12

    Arantza and.:

    Gaur egun, hartuta dauzkagun prebentzio neurriekin, Jaurlaritzako lan-esparrua, oro har, ingurune segurutzat jo dezakegu. Edozelan ere, 3 eta 4 arrisku maila duten langileei etxetik lan egiteko aukera eman zaie, baita, hala eskatu eta prestakuntza egokia jaso ondoren, astelehenean bertan, aurrez aurre ez egiteko aukera izan duten langileei ere. Guztira, ia 800 pertsona.

    Ildo horretan, osasun neurri guztiak hartuta, zerbitzu publiko eredugarria ematea dugu helburu, eta hortaz, langile guztien konpromisoarekiko esker ona berretsi nahi dugu gure Sailetik.

    Eskerrik asko Irekiaren bidez parte hartzearren.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan