Herritarren eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politika

Elkarte kulturalek segurtasun juridikoa behar dugu

2020.eko urriak 27
Oraindik ez dute erantzun
100 %alde
2 boto (2/0)

Atzo, urriaren 26an, onartutako neurri berrien arabera, ekitaldi kulturalak baimenduta daude leku itxietan 400 pertsona eta kalean 600 pertsonako gehienezko aforoa mantenduta betiere.

EAEn, ekitaldi kultural gehienak elkarteok antolatzen ditugu, ez enpresa edo profesionalek. Baina ordea, atzo onartutako neurriek ez dute aurreikusten errealitate hau, eta jende pilaketak edota udalerritik irtetearen salbuespenen artean ez da elkarteen jarduerari buruzko inolako aipamenik egiten. Hori dela eta, ulertu beharra al dago elkarte kulturalok (nahiz eta irabazi asmorik gabekoak izan eta ekitaldi asko doakoak diren arren) jarduera profesional bat egiten dugula?

Izatez, horrek ez du zentzu handirik; horregatik, galdetu nahiko nizueke nola justifikatu dezaketen elkarte kulturaletako kideek ondokoa ez den beste udalerri batetara mugitu direla eta 6 pertsona baino gehiagorekin elkartu direla emanaldi kultural bat prestatzeko entsaioetan.

Gaur indarrean dauden neurriekin, emanaldi kulturalak baimentzen dituzue baina aldi berean emanaldi horiek prestatzeko entsaioak debekatu egiten dituzue, ezin baita ondokoa ez den udalerrietara bidaiatu eta gainera ezin direlako 6 pertsona baino elkartu leku berean, eta horrek segurtasun juridiko falta larria sortzen du.

Eskertuko nizueke, batetik, erantzun ofizial bat ematea, eta bestetik, atzo argitaratutako araua emendatzen duen zuzenketa bat onartzea.

Eskerrik asko.

Aldeko argudioak
  • Ados nago, konponbidea beharrezkoa da.
    2020.eko urriak 28
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko urriak 28

    Hola Ioritz,

    Es verdad que las disposiciones en el BOPV del 26 de octubre fueron ideadas por incompetentes, como ya es costumbre. Basta con ver (por ejemplo, en el minuto 9:54 del video[1]) cómo ni los consejeros del Gobierno Vasco pueden abordar en rueda de prensa, a la que ellos mismos convocaron, preguntas sobre las restricciones que ellos mismos promulgaron. Todo es seguir dando palos de ciego y seguir exagerando el cuento del virus para aterrorizar y oprimir a la gente.

    A falta de mayor claridad en el BOPV, los miembros de asociaciones culturales sí pueden trasladarse a municipios colindantes por tratarse de actividades socio-económicas. Por ejemplo, la exención en el art. 3 de ese BOPV no está en términos de «empresas con fines de lucro y profesiones regladas». Más aún, la obligación legal de que las asociaciones culturales declaren a Hacienda y se les clasifique como «sujetas» (sean exentas o no) a tal o cual impuesto refleja que se les reconoce su carácter de entidades socio-económicas.

    [1] https://www.youtube.com/watch?v=c2nqsDxlTEQ&t=594s