Herritarren eskaerak Hezkuntza

Hezkuntzako zerrendetan onartzea

Ander(e)k
2020.eko urriak 21
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Uztailak 24an hezkuntzako zerrendak zabalik egotearen ondorioz zerrenda horietan inskripzioa egin nuen. 3 hilabete, ez dakit zenbat dei eta erantzun gabeko 10 bat korreoren ondoren nire eskakizuna berdin jarraitzen du, hau da, begiratu gabe.Deskribatutako hau Gasteizko delegazioan gertatzen ari da, Bilbon eta Donostian eskakizunak 2 astetan onartzen direla esan didate masterreko lagunek.Ez dakit niri bakarrik iruditzen zaidan 3 hilabete nahikoa izan beharko litzatekeela eskakizun bat begiratzeko eta erantzun bat jasotzeko?

Aldeko argudioak
  • Hezkuntza ordezkoak behar dituen honetan horrelakoak gertatzea sinestezina da. Ezin daiteke inor gehiago lan honetan jarri edo Gasteizko delegaritzako altak beste bietara bideratu? Gainera, zein datarekin inskribatzen dituzte Gasteizkoak?
    2020.eko urriak 24
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza saila
    2020.eko azaroak 02

    Ander agurgarria,
    Eskaera kopuru handia dela eta –eta zure izen-emateak ikasturte hasierako datekin bat egiten duela kontuan hartuta- gerta liteke eskaeraren batzuk atzeratu izana. Hala ere, Lurralde Ordezkaritzek jasotako eskara guztiak izapidetzeko lanean jarraitzen dute, eta aurki jasoko duzu erantzuna. Sentitzen ditugu sortutako eragozpenak.
    Mila esker.

  • 2020.eko urriak 24

    Ikastetxeetan ordezkoak behar diren garai hauetan horrela ibiltzea lotsagarria da.
    Ezin daitezke langile gehiago jarri edo Gasteizko delegaritzako altak Bilbo eta Donostikora bideratu?

    Zein datarekin sartzen ari dira Arabako ordezkogaiak? Eskaera egin zutenekoarekin edo bi hilabete beranduagokoarekin?