Herritarren eskaerak Lana eta Enplegua

COVID-19-EKO IKASLEEN EGOERA.

Nadir(e)k
2020.eko urriak 20
100 %alde
Boto 1 (1/0)

COVID-19ren egungo egoera dela eta, FP-ko ikastaroa osatzeko praktikaldian edo dualen dabiltzaten ikasleak,lan hari diren enpresek ertean sartzen badira, zer nolako erantzuna izango dute lanean dauden ikasleekiko?. Ikasleak sar daitezke ertean ere? Hala izanik, zer nolako segurtasuna dute ikasturtea amaitzeko?

Agur bero bat!

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza saila
    2020.eko urriak 23

    Kaixo Nadir,
    2020-2021 ikasturtean Lantokiko Prestakuntza modulua edo ikas-ekinezko erregimenean Prestakuntza Duala egiten ari diren edo egingo duten ikasle guztientzat, Hezkuntza Sailak beharrezko mekanismoak jarriko ditu abian, joan zen 2019-2020 ikasturtean egin zuen bezala, titulua lortu ahal izan dezaten –enpresako prestakuntzarako alternatibak bilatuz-, baldin eta zuk aipatzen duzun kasua (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen kasua) gertatuko balitz.
    Mila esker

  • Lana eta Enplegua
    2020.eko urriak 21

    Pandemiaren egungo egoera dela eta, pandemiaren aurrean jarduteko protokoloak dinamikoak dira eta momentu egokitzen dira. Edozein kasuan beti bilatuko da enpresa-eremuan dagoen pertsonaren segurtasuna indartzea. Horretarako, Osalanek Euskadiko enpresetan aplikatzen diren protokoloak egin ditu:

    https://www.osalan.euskadi.eus/koronabirus/-/covid-osalan-eu/