Herritarren eskaerak Hezkuntza

Hezkuntza sailari: Jangelak eta extraeskolarrak

Idoia(e)k
2020.eko irailak 18
100 %kontra
Boto 1 (0/1)

Ea argitzerik duzuen atzo hezkuntza eta ikastetxeen artean izan zen bileran, hezkuntzak hartutako erabakia. Jangeletan bazkaltzen gelditzen diren umeak ezin dutela atera extraeskolarrak egitera edo, baina etxera joaten direnak bai. Nire semea eta nire eskubideak non daude ? Burbuja hausten dela ? Etxera joaten direnak bazkaltzera ez ? Edo denak jangeletara edo denak etxera eta bestela ordutegi jarraia jarri. Gauzak normalizatu egin behar direla ados, baina logika batekin.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza saila
    2020.eko irailak 29

    Idoia agurgarria,
    Hizpide duzun gaia ez da berria ikastetxeen eguneroko lanean, Covid-19k eragindako egoera hau baino lehenago ere gertatu izan baita. Ikastetxeak eta ikastetxeko zuzendaritzak ikasleekiko duen erantzukizun zibilarekin zerikusi zuzena duen gai baten aurrean gaude.
    Izan ere, ikastetxean bazkaltzen gelditzen den ikasleak, ikastetxearen erantzukizunpean jarraitzen du eskola ordutegi guztian, arratsaldean eskola-ordutegi hori amaitu artean. Etxean bazkaltzeko eskolatik irteten den haurra aldiz, gurasoen (edo legezko tutoreen) erantzukizunpean da bazkaltzeko ordutegiaren tarte horretan.
    Aurrez azaldutakoaz gain, jakina da, egun bizi dugun pandemia egoeran, garrantzitsua dela bizikidetza-talde egonkorrak zaintzea ere, era horretan funtzionatzen ari diren kasuetan.
    Mila esker.