Herritarren eskaerak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Zein modutara kudeatuko dira fracking-aren ondorioz sortutako ur kutsatuak?

2012.eko ekainak 21
0 boto

nahiko arduratuta nauka fracking-aren ondorioz sortzen diren ur kutsatuak (metal hastun, area etabar) nola eta non kudeatuko diren

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2012.eko uztailak 16

    Gasa bereizi ondoren, itzultzerako likidoa (batez ere, urez osatutakoa) jasoko da eta ikertzeko gunearen ondoan kokatu beharreko baltsa iragazgaitzetan edo kubetan biltegiratuko da aldi baterako.

    Likido hori aztertu eta karakterizatuko da, eta ondoren, baimendutako hondakin-kudeatzaile batengana eramango da indarrean dagoen araudiari jarraiki trata dezan, edozein prozesu industrialetako hondakin likidoekin egiten den bezalaxe.

    Gas naturalak duen jalkin-eraketak ez dauka ez mineral astunik, ez erradioaktiborik, aintzat hartzeko proportzioetan. Hori harkaitzen laginak aztertutakoan egiaztatu da. Hori dela-eta, itzulerako fluidoak ez dakar mineral erradioaktiborik, ez metal astunik egoteko arriskurik, aintzat hartzeko proportzioan.