Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

Hezkuntzako lekualdatze lehiaketa

Uxue(e)k
2020.eko apirilak 30
0 boto

Kaixo!

Hezkuntza arloko sindikatuek aditzera eman zutenez, atzo, apirilak 29, bilera izan zen Hezkuntza Saileko arduradunekin. Hainbat gai jorratu ziren, horietako bat lekualdatze lehiaketa izan zen.

Sindikatu batek atera duen ohar batean, bigarren hezkuntzako behin behineko esleipena ekainaren 3an argitaratuko da. Noiz emango du Hezkuntza Sailak horri buruzko informazio ofiziala? Eta noiz aurreikusten da behin betikoa?

Behin betiko destinoaren zain gaudenok informazio pixka bat behintzat merezi dugula uste dut.

Aldez aurretik, eskerrik asko eta agur bero bat.
Uxue Royo Pozueta,

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko maiatzak 04

    Ados! Mila esker erantzunagatik!
    Agur bero bat.

  • Hezkuntza
    2020.eko maiatzak 04

    Kaixo Uxue,
    Hezkuntza Saileko arduradunek apirilaren 29an sindikatuekin eginiko bileran, birbarematzeko prozesuaren irekieraz gain, lekualdatze lehiaketen behin behineko egutegiaren berri ere eman zitzaien sindikatuei, zuk diozun eran. Ezer baino lehen, azpimarratu beharrekoa da, balizko egutegi hori honako kasu honetan izango dela baliozkoa: uneotan indarrean den alarma-egoera maiatzaren 9an amaitzen bada, eta beraz, alarma-egoerak bertan behera utzi dituen administrazio-prozeduren etena indarrik gabe gelditzen bada.
    Horrela bada, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan, esleipenen behin-behineko zerrenda argitaratzea ekainaren 3rako aurreikusten da, eta behin betiko zerrendaren argitalpena berriz, ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean. Esan bezala, behin behineko egutegia da, gorago aipaturiko baldintzaren baitan dagoena.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.