Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

Filosofiaren Historia: USE Froga argitu!

2020.eko apirilak 15
100 %alde
17 boto (17/0)

COVID-19 dela eta, Martxoaren 25ean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak UPV/EHUrekin koordinatuta erabaki zuen USE froga uztailaren 6an, 7an eta 8an burutuko dela eta ezohikoa 20an, 21ean eta 22an. EHUk publikatutako egutegian Filosofiaren Historia azterketa 8an izango da, 11.15etan.

Egiturari eta edukiei dagokienez jakinarazpenean adierazten zen probak egokitu, ebaluazio-irizpideak berrikusi edo proba mota malgutuko zituela Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta.

Noiz arte egon beharko gara zain? Zein egokitzapen egingo dira? Zein ebaluazio-irizpide ezarri? Zer esan nahi du proba malgutzeak?

Ikasleek eta irakasleok egiten ari garen lana eta esfortzua egoera berri honetara egokitzeko (baliabide digitaletan eguneratu, materialak sortu, ikasle-irakasle erlazio berriak kudeatu...) izugarria izaten ari da.

Itxialdiak ikasleengan eragiten duen egonezina eta antsietateari gehitu behar zaio familia askok sarean konektatzeko izaten ari dituzten zailtasunak. Familia-egoerak eta baita bizitzeko egokitasun egoerak ere, maila akademikoan izango du eragina, eta ondorioz, ezberdintasunak are ageriagoan geratu daitezke. Irakasleok zainketa lanak egiten ditugu ikasleekin eta Hezkuntza Sailari deitzen diogu zainketa horrekin bat egitea.

Horregatik eskatzen diogu Hezkuntza Sailari ahalik eta garbien eta ahalik eta lasterren adieraztea USE frogaren nondik norakoak, gure lana ikasleen hobebeharrez moldatu ahal izateko. Konpetentzia edo gaitasunen garrantziari heldu diogu azken urteetan, eta edukiak murriztea gaitasunetan sakontzeko aukera emango liguke.

Filosofiaren Historiaren kasuan hurrengo bi aukerak proposatzen ditugu:
1.- Azken blokea kentzea (Ortega y Gasset eta Habermas filosofoei dagokiena).
2.- USE frogan ikasleek bloke bereko bi autoreen artean hautatu beharrean, bi blokeen lau autoreen artean hautatzeko aukera izatea.

Beraz, hezkuntza komunitateari dei egiten diogu eskaera honekin bat egin dezan, Hezkuntza Sailari gure proposamen hau helarazteko. Mesedez, zabaldu mezua!

Arrate Uranga, Iñigo Martínez eta Itsaslore Yarza
Agora Filosofia Elkarteko zuzendaritza kideak.

_______

Martxoaren 25eko jakinarazpena:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2020/unibertsitatera-sartzeko-proba-uztailaren-6an-7an-eta-8an-burutuko-da/
Jakinarazpena .pdf formatuan:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/koronavirusa_coronavirus/eu_def/adjuntos/EBAU_2020_03_25_PO_e.pdf
Frogaren egutegia:
https://www.ehu.eus/documents/1940628/13201323/2020+Ekaina-Uztaila+behin+betiko+ordutegia.pdf/ead50c96-f87e-cc3b-4988-81c5d3dab063

Aldeko argudioak
  • Ikasle zein irakasleen onurarako
    2020.eko apirilak 15
  • Jakin behar dugu lehenbailehen nola planteatu geratzen diren klaseak.
    Nai
    2020.eko apirilak 15
  • Arrazionala da proposamen hau. Malgua eta erabilgarri ebaluatzeko.
    2020.eko apirilak 15
  • Ikasle eta irakasleon onurarako!
    2020.eko apirilak 15
  • 2020.eko apirilak 15
  • Ikasle zein irakasleok USE azterketa nolakoa izango den ahalik eta lasterren jakin behar dugu kurtso bukaera hau zentzu onez planteatzeko.
    2020.eko apirilak 20
  • Ikasle zein irakasleok ahalik eta lasterren behar dugu USEa nolakoa izango den jakitea, geratzen zaigun eskola-denbora ahalik eta hobekien erabili ahal izateko, ikasleen hobebearrez.
    2020.eko apirilak 20
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2020.eko apirilak 21

    Agora Filosofia Elkarteko kideok,
    Jaso dugu zuen proposamena, eta eskertzen dugu egiten duzuen ekarpena, are gehiago ikusirik ikasgai jakin horretako, Filosofiaren Historia ikasgaiko irakasleengandik datorrela. Dakizuenez, ikasturte honek Covid-19ren eraginez izan duen ezohiko bilakaera dela-eta, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak prestatzeko ardura duten batzordeek aurtengo probak egokitu eta malgutu egingo dituzte, garrantzirik handieneko edukietan arreta jarriz, eta ikasleei aukerak ugarituz azterketetan.

    Mila esker zuen ekarpenak Irekiaren bidez helarazteagatik.