Herritarren eskaerak Hezkuntza

Hezkuntza Saileko arduradunei

2020-02-11
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Kaixo,Ez dakit zertan izango den hainbestetan entzun izan dugun Hezkuntza Legearen auzia. Egia esan, ez diot susmo onik hartzen; izan ere, aurrez egin zen Hezkuntza Akordioak izan zituen kritikak entzunda...Lanbidez irakaslea naiz eta, horrez gain, guraso ere bai, eta asko kezkatzen nau EAEko hezkuntza-sistemak.Hasteko, esan, ez zaidala batere gustatzen gaur egun indarrean den sistema duala: publiko-itunpeko. Bestetik, gaur egungo sare publikoa ere ez zait gehiegi gustatzen (kudeaketa oso zentralizatua, antolaketa eta ekonomia mailan EJri oso lotuta, eskoletako irakasle-klaustroen ezegonkortasuna...), baina itunpeko asko ere ez (ikasleen aldetiko aniztasun gutxi, elitista kutsua...).Beraz, sare publikoari zein itunpeko ari ikusten dizkiot alde txarrak (eta onak). Bada, iruditzen zait, badela gaiari sakon-sakonetik heltzeko garaia. 1993ko Euskal Eskola Publikoaren legeak zauri asko utzi zituen batean eta bestean. Zauri horiei buruz hitz egin beharko genuke, baina aurrera egiteko: ZER HEZKUNTZA-SISTEMA NAHI DUGU EAE-RAKO? Galdera horri erantzun behar genioke denok (gurasoek, herritarrek, ikasleek, eskolako langileek, patronalek, administrazioek...).Tamalez, salbuespenak salbuespen, hezkuntza eragile gehienak trintxeretan sumatzen ditut. Salbuespen dira, nire ustez, Hik Hasi, LAB sindikatua eta hezkuntza gaietan doktore den eta hezkuntza ikuskari den Gonzalo Larruzea jauna. Nire esku balego, Larruzea bera jarriko nuke hezkuntza sailburu. Bai! Pretentzioso samar harri naiz, baina EAEko hezkuntza-sistema bikain ezagutzen duen profesionala da bera. Irakurri bestela: https://www.todostuslibros.com/autor/gonzalo-larruzeaEz, dakit mezu honek ezertarako balio izango duen. Bueno, nik hustualdi eder bat hartzeko bai behintzat, eta ez da gutxi!Aurki arte.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Hezkuntza
    2020-02-11

    Latukoaritz agurgarria,
    Mila esker, leiho honen bidez zure hausnarketak gurekin nahiz hezkuntzarekiko interesa duen herritar ororekin partekatzeagatik. Aberasgarri gertatzen da beti hezkuntzako profesionalen, gurasoen zein gainerako eragileen ikuspuntua ezagutzea. Eskerrik asko.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan