Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka"4

2019.eko azaroak 16
Oraindik ez dute erantzun
0 boto

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformaren lanari esker jakin berri dugu Asunción Klinikaren egoera tamalgarria mediku pertsonalari dagokionez. 18 hilabetetan 30 mediku aldaketa. Hau da zuek egera normala eta hospitale guztietan gertatzen dela esaten duzuena??
Hori gutxi balitz, inkorporatu diren medikuen %50, gutxi gora-behera, ez da, OSAKIDETZAKO hospitaletan plaza izateko ezinbestekoa den, espezialista titulu homologatuaren jabe.
Aurreko batean azaldu nizuen horrelako kasuak bazeudela, baina erantzunkizuna Gipuzkoako Mediku Elkargora bidali zenuten. Ba beraiekin harremanetan jarri ondoren HORI GEZURRA DELA adierazi digute.
Kontuan izanik Asuncion Klinika eta Osasun Sailaren artean KONTZERTUA sinatuta dagoela, kontzertu horren ataletako batean medikuak dagokion espezialitateen jabe izango direla jartzen duela, kontuan izanik 6 hilabetero pertsonal aldaketen berri ematera derrigortuta daudela, kontuan izanik Tolosaldean 5 Osasun Zentro daudela beren arduradunekin, ESIAk Gerente bat duela eta Kontzertuaren sinatzailea, eta beraz erantzule, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaria dela, NORA BEGIRA DAGO OSASUN SAILA BEHARREZKOAK DIREN EZINBESTEKO NEURRIAK HARTZEKO??. AGIAN EZ ZAIO INFORMAZIORIK IRISTEN ?? AGIAN NORBAIT EDO ZERBAIT BABESTEN ARI DIRA?? EZBEHARREN BAT GERTATU ARTE ITXARON BEHAR DUGU??

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau