Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

OSAKIDETZAKO SOLDATA OSAGARRIAK

Miren(e)k
2019.eko uztailak 15
0 boto

Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen 2019an ordainduko zituela Osakidetzako garapen profesionalari lotutako soldata osagarriak. Neurriak eragiten dion langileetako bat naiz, eta iragarpena egin zenetik ez dugu beste informaziorik jaso. Noiz egingo da ordainketa?

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    Orain dela 7 egun

    Miren agurgarria,

    Zure eskaera kontutan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko 2018ko maiatzaren 9ko 225/2018 epaia betearazteko, hots, Osakidetzako 10.000 langile baino gehiagori lanbide-garapeneko osagarria ordaindu behar zaiena ezartzen duena betearazteko, nominan ordaintzeko beharrezko kudeaketak egin ondoren, eta sistema informatikoak eskaintzen dituen baliabide teknikoak eta baita gastu eta aurrekontu-kudeaketako zerbitzuen eskuragarritasuna kontuan izanik, jakinarazi nahi dizugu aurreikusita dagoela lanbide-garapeneko osagarriaren atzerakinak 2019ko urrian ordaintzea.

    Adeitasunez