Eu

Bizikleten aparkaleku gehiago EJko egoitzan

2019.eko maiatzak 13
100 %alde
9 boto (9/0)

Bizikleten aparkaleku gehiago behar dira Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Lakua II-ko sarreran batez ere. Bizikleta asko lurrean edo paretaren kontra utzi behar dira, eta askotan erortzen eta bustitzen dira. Eguraldi onarekin arazoa handiagoa izango da. Mesedez, hartu neurriak lehenbailehen.

Eskerrik asko

Aldeko argudioak
  • Beharrezkoa da bizikletarako aparkalekua handitzea, Eusko Jaurlaritzak bizikleta bultzatu nahi badu behintzat!
    2019.eko maiatzak 15
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    Orain dela 5 egun

    Lurgasteiz, agur:

    Egia da bizikletak uzteko leku gahiagoren beharra dagoela. Daudenak handitu eta berriak sortzeko aukerak aztertzen ari gara honezkero.

    Eskerrik asko zure iradokizunagatik.