Herritarren eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Bereizkeria euskal txirrindularitzan / Discriminación en ciclismo vasco

2019.eko apirilak 23
100 %alde
2 boto (2/0)

2011z geroztik Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ez dit nire mailako txirrindularitza proba afizionatuetan parte hartzen uzten, 26 urteko adin muga jarri baitzuten. Federazioak ez dit inoiz esan nahi izan adin muga honen zergatia eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Jon Redondo jaunak, bereizkeria hori beti begi onez ikusi du.
Zergatik ezin dut nire mailako Euskal Herriko txirrindulari proba afizionatuetan parte hartu? Zergatik baimentzen du Jon Redondo jaunak bereizkeria hori? Zergatik inork ez dit bereizkeria horren zergaitia ematen?

Desde el 2011,la Federación Vasca de Ciclismo no me permite participar en pruebas ciclistas de carácter aficionado de mi categoría, ya que puso un límite de edad de 26 años. La Federación nunca ha querido decirme el porqué de este límite de edad y al Director de Deportes del Gobierno Vasco, el Sr. Jon Redondo, siempre le ha parecido bien esa discriminación. ¿Por qué no puedo participar en pruebas de ciclismo aficinado de mi categoría en Euskal Herria? ¿Por qué permite el Sr. Jon Redondo esa discriminación? ¿Por qué nadie me ofrece una explicación a esa discriminación?

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Orain dela 5 egun

    Kaixo,

    barkatu, baina esaten duzuena ez da guztiz zuzena: bilera nik neuk eskatu nion otsailaren 19an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiria jaunari. Bilera honen helburua egungo egoeraren inguruko informazioa ematea eta denen artean irtenbide bat bilatzea zen (proposamen ugari ditut horretarako). Bere erantzunik ez nuen jaso, baina egia da Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritzatik Jon Redondo nirekin kontaktuan jarriko zela adierazi zidatela.

    Bada, ia hiru hilabete pasa dira, eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritzatik ez dira nirekin harremanetan gehiago jarri. Nik ez diot inongo bilerari uko egin, Bingen Zupiriarekin zuzenean hitz egin nahi dudala adierazi besterik ez dut egin. Are gehiago, Jon Redondok badaki nire bulegoko ateak irekita izango dituela beti, baina bilera ez dut berarekin nahi ondo baino hobeto ezagutzen dudalako bere jarrera gatazka honetan (laburbilduz, beste aldera begiratzea eta “nik ezin dut ezer egin” esatea).

    Gain honen inguruan Eusko Jaurlaritzaren iritzia behin baino gehiagotan helarazi zaidala? Ba galdetutakoari oraindik ez didate sekula erantzun… Tira, beste behin saiatuko naiz: Zergatik ezin dut nire mailako Euskal Herriko txirrindulari proba afizionatuetan parte hartu? Zergatik baimentzen du Jon Redondo jaunak bereizkeria hori? Zergatik inork ez dit bereizkeria horren zergatia ematen?

    Agur bero bat

  • Kultura eta Hizkuntza Politika saila
    Orain dela 6 egun

    Kaixo Eneko,

    Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritzatik jakinarazi digutenez, bilera bat eskaini zitzaizun Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarekin eta ez zenuen onartu nahi izan. Bilera horren helburua zen informatzea Eusko Jaurlaritzak gaiaren inguruan duen iritziaz.

    Bestalde, Zuzendaritzatik azaldu digutenez, behin baino gehiagotan helarazi zaizu Eusko Jaurlaritzaren iritzia gai honen inguruan.

    Agur bero bat.