Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

neutrala "Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka"2

2019.eko martxoak 11
0 boto

Jaun agurgarria
Berriro nator zuengana Tolosaldeko OSIan gertatu eta gertatzen ari diren intzidentzien berri emateko. Mediku aldaketak ohikoak eta kontrolagaitzak direla esaten zenidaten, baina hala eta guztiz ere bermatu egiten dela asistentzia egokia. Ez zenidatena esaten da nola bermatzen den asistentzia egokia hori eta jakin dudanaren arabera asistentzia egoki hori Donostiako Hospitalera kasuak deribatuz egiten duzue. Bejondeizuela, Kontzertuaren arabera ematera derrigortuta dauden zerbitzua eman ez, kobratu eta gainera Donostian egin gastua. Denon diruarekin bi bider ordaindu eta gainera zerbitzua hemen behar duenari exigentziarik ez eta kalitate saria eman.
Agian zertaz ari naizen galdetuko duzue?? Azalpena oso simplea da. Hematologia zerbitzua orain zortzi bat hilabete, medikurik gabe geratu zen. Medikua aurkitu zuten (atzerritarra) eta sei hilabete iraun du. Beste bat aurkitu dute (atzerritarra) eta honek lehenagoko kasu guztiei ez die jarraipena egiten eta kasu berrietan lehen kontsulta Donostiara deribatzen dute. Eta OSIko zuzendaritza eta Lurralde ordezkaritza kalitate sariak jasotzen eta partitzen munduan zehar.
Bestalde ohikoa bihurtu da urgentzia modura Klinikara hurbiltzea eta medikurik gabe aurkitzea, espezialista lokalizatu behar dutelako edo dagoen medikua okupatuta dagoelako. Eta honek, noski, ez du inolako eraginik eskualdeko herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean

Guzti honen aurrean jarraitzen duzue esaten nire burugogorkeria dela, informazio egokia ematen didazuela eta badirudiela ez dudala ezer sinistu nahi???

Adeitasunez

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2019.eko apirilak 02

    Mikel agurgarria,

    Lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizugu sortutako eragozpenengatik.

    Hasteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik jakinarazi nahi dizugu zerbitzu publikoa ematen duten zentroen finantzaketa ondo antolatuta dagoela eta ez dagoela ez bikoiztasunik, ez eraginkortasun faltarik.

    Bestalde, adierazi nahi dizugu Hematologia Zerbitzuan aldi batez izan ziren arazoak honezkero konponduta daudela, eta zerbitzuak arazorik gabe funtzionatzen duela.

    Larrialdietako, guardiei dagokienez, gainerako ospitaleetan bezala egiten dira. Hau da, batetik, bertan dagoen pertsonala dago, betez ere larrialdietan erantzuteko, eta gero espezialistak daude. Horiek lokalizatuta daude, eta berehala agertzen dira ospitalean beharra baldin badago.

    Sarien eta kalitatearen inguruan esan Tolosaldeko ESIk berriki jaso duela Quality Innovation Award-a, erretinopatia diabetikoaren baheketa-prozesurako software baten proiektua garatzeagatik. Proiektu hori elkarlanean egin da Donostialdeko ESI, ULMA Innovation eta Asunción Klinikaren artean, Tolosaldea ESIk gidatuta.

    Adeitasunez