Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

ARAZOA HEZKUNTZAKO LISTETAN / PROBLEMA EN LAS LISTAS DE EDUCACIÓN

XDE(e)k
2019.eko urtarrilak 07
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Idatzi honen bitartez nire kexa jasota geratzea nahi nuke lanbide-heziketako listen inguruan, gaur arte Eusko Jaurlaritzak ebatzi ez duena.

Horretarako AZALTZEN da:

LEHENENGO.- 2018ko otsailaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), III. Eraskinean, zehazten da Informatika espezialitateko OPEra hautatu ahal izateko Telekomunikazio Teknikoko Ingeniaria Titulua onartzen dela, Telematika espezialitatea hain zuzen ere (nire kasuan gertatzen den bezala). Dena den, sistemak uko egiten dit Informatika klaseak eman ahal izateko aukera (nire titulu akademikoarekin estuki lotuta dagoen asignatura) eta bai, aldiz, eta paradoxikoki, marrazketa teknikoko klaseak, erlaziorik ez duena nire formakuntzarekin. Egoera honen aurrean, erreklamazio bat aurkeztu nuen (jarraian azaltzen den moduan) burututako ikasketak eta eskuratutako gaitasunak egiaztatuz, Eusko Jaurlaritza sistema justu eta logika batetara egokitzeko helburuarekin, kalitatezko heziketa-sistema bat lortzearren eta Konstituzioko 103.3 artikuluaren arabera, non esaten den legeak arautuko duela, besteen artean, funtzio publikoan sartzea meritu eta gaitasun printzipioez.

BIGARRRENIK.- EAEn ez bezala, Nafarroako Foru Erkidegoak azaldutako aukera ematen du, logikoagoa eta merezidun sistema bati moldatuz (eta ez bakarrik titulu teknikoetan, baita beste arloetan ere: osasun-, edo administrazio- arloetan, esaterako).

HIRUGARRENIK.- Kontuan izanik 2018ko martxoaren 21an tarteratu zen erreklamazioa Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde-Ordezkaritzako egoitzan (Andia kalea, 13.zk, Donostia) eta erantzun falta Administrazioaren partetik, nahitaezkoa da arazoa publikoki adieraztea, Eusko Jaurlaritzak ebazpena eman eta interesatuei jakinarazteko duen obligazia betetzeko jomugarekin (gaur arte bete ez duena, isilune administratiboko efektuak sortuz), 39/2015, urriaren 1koa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 21.2 artikuluak zehazten den bezala. Aipatutako 21. artikuluak arautzen du gehieneko epea ebazpena jakinarazteko 6 hilabetetakoa dela, suspentsio eta epea zabaltzeko supostuak izan ezik (22 eta 23. artikuluak hurrunez hurren), aplikagarriak ez direnak honako kasu honi.

Hori guztia dela eta, honako ESKAERA hau egin nahi dut:

Aurkezten den kexa dagokion bezala baloratzea.

Adeitasunez,

XABI DÍEZ ERVITI

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Por medio de la presente me gustaría dejar constancia de la siguiente reclamación en materia de listas de Educación en Formación Profesional que a fecha de hoy no ha sido atendida por parte del Gobierno Vasco.

Para lo cual EXPONE:

PRIMERO.- En el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV), publicado el día 27 de febrero de 2018, el Anexo III, indica que para poder acceder a la OPE de la especialidad Informática, se admite el título de Ingeniero/a Técnico/a de Telecomunicaciones, especialidad en Telemática (tal y como sucede en mi caso). No obstante, el aplicativo deniega al titular la opción de poder impartir clases de Informática (materia íntimamente ligada con mi titulación académica) y sí, en cambio y paradójicamente, a las de Dibujo Técnico, que no encuentra relación alguna con mi formación. Ante esta situación, presenté una reclamación (como se expone a continuación) en la que se acreditaba de manera pormenorizada las asignaturas cursadas y con la finalidad, por tanto, de que el sistema del Gobierno Vasco se adapte a un criterio justo y lógico, en aras de la consecución de un sistema educativo de calidad y en cumplimiento al art. 103.3 de la Constitución que dispone que la Ley regulará, entre otros, el acceso a la función pública de acuerdo con los principios de mérito y capacidad.

SEGUNDO.- A diferencia de la CAV, la Comunidad Foral de Navarra permite la opción de impartir clases de Informática, adaptándose a un sistema mucho más lógico y meritorio (no sólo en titulaciones técnicas, sino también en otras ramas: sanitaria, administrativa, etc.)

TERCERO.- A la vista de la reclamación interpuesta con fecha de 21 de marzo de 2018 ante la sede de la Delegación Territorial de Educación de Gipuzkoa (c/ Andia, núm. 13, Donostia-San Sebastián) y la falta de respuesta por parte de la Administración, resulta obligatorio exponer el problema abierta y públicamente, con el fin de instar al Gobierno Vasco a que cumpla debidamente su obligación de dictar resolución expresa y a notificarla a los interesados (obligación que ha sido eludida a fecha de hoy, produciéndose los efectos del silencio administrativo), tal como se establece en el art. 21.2 de la Ley 39/2015, de 1 octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Publicas. El citado artículo 21 de la referida Ley 39/2015 regula que el plazo máximo de notificar la resolución no podrá exceder de 6 meses, sin perjuicio de los supuestos de suspensión del plazo y ampliación del mismo (arts. 22 y 23 respectivamente) que se entiende que no son aplicables al presente supuesto.

Por todo lo cual se SOLICITA:

Que se valore a conciencia la reclamación presentada.

Atentamente,

XABI DÍEZ ERVITI

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2019.eko otsailak 22

    Xabi agurgarria,

    Karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onartzen duenak (2007/03/02ko BOE), arautzen ditu.
    Errege Dekretu horren arabera, bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da lizentziatuaren, ingeniariaren edo arkitektoaren titulua, edo dagokion gradu-titulua edo irakaskuntza-ondorioetarako beste titulu baliokideren batzuk izatea: Estatistikan diplomatua, Kudeaketaren Informatikan ingeniari teknikoa, Sistemen Informatikan ingeniari teknikoa eta Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, Telematika espezialitatea.
    Hautaketa-prozesu horietan gaitasuna egiaztatzen da, beraz, adierazitako titulu horietako bat izanda eta oposizio-faseko probak gaindituta.
    Bestalde, ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendetan sartzeko titulazioak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduan daude araututa. Ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendak arautzea Hezkuntza Sailaren eskumena da eta zerrenda horietan sartzeko nahikoa da titulazio jakin batzuk izatea, ez dago inolako probarik gainditu beharrik.
    Informatika espezialitatearen kasuan, ez dago aurreikusita ordezkapenak egiteko zerrendetan Telekomunikazioetako ingeniari teknikoak, Telematika espezialitatekoak, sar daitezkeenik.
    Bolonia aurreko titulazioak bere garaian aztertu ziren, eta espezialitate bakoitzeko ordezkoen zerrendetan sartzeko gaitzen dutenak une bakoitzean joan dira sartzen indarrean dagoen araudian. Horrela, indarrean dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren, Ordezkapenak egiteko hautagaien zerrenda kudeatzeko jarraibideak onartzen dituenaren (2012ko irailaren 11ko EHAA) aurretik honako erabakiak hartu ziren:
    - 1995eko irailaren 13ko Erabakia, Langilegoaren Kudeaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Elkarteko unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetan ordezkapenetarako izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraipideak onartzeko dena.
    - 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak (2004ko ekainaren 11ko EHAA).

    Bestalde, jakinarazten dizut irakaskuntzako ordezkoen zerrendetan sartzeko beste bide bat hautaketa-prozesu bateko oposizio-fasea gainditzea eta hautatua ez izatea dela. Informatika espezialitateko hautaketa-prozesu batean parte har daitekeenez lizentziatuaren, ingeniariaren edo arkitektoaren titulua, edo dagokion gradu-titulua edo irakaskuntza-ondorioetarako lehen adierazitako beste titulu baliokide batzuk izanda, prozesu horretan parte hartu ahal izango zenuke, eta oposizio-fasea gaindituko bazenu eta plazarik lortuko ez bazenu zuzenean sartu ahal izango zinateke oposizio-fase horretan gainditu duzun espezialitateko, kasu honetan, Informatikako, zerrendan.
    Eskerrik asko.

    ------------

    Estimado Xabi,

    Los procesos selectivos para ingresar como funcionario de carrera, se regulan por el Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (BOE 02/03/2007).
    Conforme a dicho Real Decreto para presentarse a las oposiciones de Informática del Cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria los requisitos son poseer los títulos de Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o Grado o los siguientes títulos equivalentes a efectos de docencia: Diplomado en Estadística, Ingeniero técnico en Informática de Gestión, Ingeniero técnico en Informática de Sistemas e Ingeniero técnico de Telecomunicación, especialidad en Telemática.
    Por tanto, la capacitación en estos procesos selectivos se demuestra con la posesión de uno de los títulos indicados y la superación de las pruebas de la fase de oposición.
    Por otra parte, las titulaciones de acceso a listas de candidatos a sustituciones, vienen reguladas por la Orden de 27 de agosto de 2012 de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación. La regulación de las listas de candidatos a sustituciones es competencia del Departamento de Educación y para acceder a ellas, únicamente se requiere la posesión de unas determinadas titulaciones, sin superación de ninguna prueba.
    En el caso de la especialidad de Informática no está previsto que para listas de sustituciones puedan acceder los Ingenieros técnicos de Telecomunicación, especialidad en Telemática.
    Las titulaciones antes de Bolonia ya fueron analizadas en su momento y las que habilitan para entrar en listas de sustituciones de cada especialidad se han ido incluyendo en la normativa vigente en cada momento. Así se han dictado antes de la vigente Orden de 27 de agosto de 2012, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno vasco, por la que se aprueban instrucciones para la gestión de la lista de candidatos y candidatas a sustituciones (BOPV 11 de septiembre de 2012), las siguientes resoluciones:

    -Resolución de 13 de septiembre de 1995 del Director de Gestión de Personal por la que se aprueban instrucciones sobre gestión de la lista de candidatos y candidatas para la cobertura de necesidades temporales de personal docente en centros públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco
    -Resolución de 26 de mayo de 2004 de la Directora de Gestión de Personal por la que se aprueban instrucciones sobre gestión de la lista de candidatos y candidatas para la cobertura de necesidades temporales de personal docente en centros públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco (BOPV 11 de junio de 2004).

    Por otra parte, le informo que otra vía para entrar en listas de sustituciones docentes es mediante la superación de la fase de oposición de un proceso selectivo, sin resultar seleccionado. En la medida en que se puede participar en un proceso selectivo de la especialidad de Informática con Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Grado o los títulos equivalentes a efectos de docencia mencionados, podría participar en dicho proceso y la superación de las pruebas de la fase de oposición sin obtener plaza, le conduciría directamente a la posibilidad de entrar en la lista de la especialidad en la que hubiera superado, en este caso, Informática.
    Muchas gracias.

  • 2019.eko urtarrilak 10

    Conocí un caso parecido de una amiga, que habiendhabiéndo estudiado enfermería no le dejaban impartir clases creo de Radioterapia en un Grado Superior y sí otras que no tenía conocimientos. Bien explicado y argumentado... las cosas tienen que revisarse...