Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka-ri emandako erantzunaren kontura

2018.eko abenduak 18
0 boto

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka izenburuarekin egindako eskaerari erantzuna jaso berria dut. Bertan erantzun, erantzunak ematen dituzue, baina zehaztasunik???? Nire kezkei erantzunik edo kezka horiek bideratzeko tresnarik??? Nora jo behar dut jakin nahi dudana jakiteko???
"egun bertan egiten ari diren obrak klinikak berak ordainduko ditu, kontzertuaren barnean osasun prestazioa (eta ez azpiegiturak) bakarrik sartzen baita." Urtero galerak dituen enpresa batek nola egingo dio aurre eraikinean egiten ari den obrei?? Nork kontrolatzen du hori??? eta ez esan ez dela Eusko Jaurlaritzaren konpetentzia, enpresa horrekin osasun kontzertua du hitzartuta, eskualdeko erreferentziazko hospitalea da.
"Langileriari dagokionez, kontzertuaren arabera behartuta dago klinika hori izandako gora-beheren berri ematen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, eta horrela egiten du" eta hain lasai geratzen zarete, eta zer egiten du Lurralde Ordezkaritzak??? Onartu ezer ziurtatu gabe??? Inspekzioak egiten ditu???? Erantzuna egia den edo ez nola jakiten du???
"titulazio eta konbalidazioen gaia ez du Osasun sailak gainbegiratzen, Medikoen Elkargotik egiten baita." eta Lurralde Ordezkaritzak jaso duen langileen zerrenda kontrastatzen du Mediku Elkargoarekin??? zeren bestela jai....

"Azkenik, gainontzeko sareko osasun zentroetan bezala, urtero-urtero emandako zerbitzuaren kalitate ebaluaketak egiten dira Asuncion klinikan, herritarrek jasotako zerbitzuaren asebetetasuna aztertzeko, eta momentuz ebaluaketa hori ez da publikoa." eta noiz izango da????

Guzti honegatik uste dut erantzun-erantzun didazuela baina ez duzuela asetu nik daukadan gauzak jakiteko premia, agian hori ez da atari honen misioa. Horrela bada eskertuko nizueke nire kezkak nora bideratu behar ditudan esango bazenidakete.
Mila esker

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2019.eko urtarrilak 30

    Mikel agurgarria,

    Asko sentitzen dugu aurreko eskaerari emandako erantzunak zure nahiak osotasunean bete ez izanagatik. Oraingo honetan ere saiatuko gara zure idatziari erantzuna ematen.

    Obren finantzazioari dagokionez, aurreko erantzunean adierazi bezala, klinikak berak ordainduko ditu lanok, Osasun sailarekin sinatuta duen kontzertuan osasun prestazioa soilik sartzen baita. Beraz, Asuntzion Klinika bere enpresa askatasunaren baitan hartutako erabakia da.

    Plantila aldaketei dagokionez, kontzertuan adierazten den bezala klinikak horren berri ematen dio Osasun sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari. Bestalde, Medikoen Elkargoak gainbegiratzen ditu tituluak eta konbalidazioak, bere eskumena baita. Horiek horrela, Osasun saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaritzak gainbegiratzen ditu kontratatutako langileek dagokien titulazioa dutela; izan ere, izapide hori beharrezko da Euskadiko edozein osasun zentrok “funtzionamendu baimena” lortzeko.

    Azkenik, kalitate ebaluaketari dagokionez, horren berri ematen zaion Eusko Legebiltzarrari, euskal gizartearen ordezkari politiko gisa exekutiboa kontrolatzeko lana burutu dezan, eta gaur egun ez da aurreikusten dokumentu hori publiko egiterik.