Eu

Euskotreneko maiztasuna handitzea, batez ere asteburutan eta koordinazino gehiago linea aldaketa egiteko

2018.eko irailak 20
0 boto

Betiko moduan Euskotrenek neguko ordutegia jarri dau barriro irailean. Horrek suposatzen dau tren zuzenak barriro martxan jartzea Durangaldetik eta Gernikatik Bilbora. Baina bestalde, neguko ordutegiagaz eskualde bi honeek zerbitzu eskas bategaz geratzen dira asteburutan, tren bat orduro bakarrik, eta gainera eskualde batetik bestera joateko ordu bat egon behar zara itxoiten Lemoako geltokian aldaketa koordinazinoa ez dagoalako. Nik eskatu gura dodala da, ea zapatuan behintzat arratsaldean edo eguerditik 30 minuturik behin jarri ahal dan zerbitzua Bilbotik Trañara eta Bilbotik Bermeora, eta noski gabaz zein egunez aldaketa Lemoan ez izatea ordu batekoa koordinazinoa ez dagoalako. Badakit Bizkaibuseko zerbitzua dagoala be bai, baina zerbitzu hori hobeago da asteburutan Euskotrenek emoten dauana baino (30 minuturik behin bizkaibus Gernikatik-Bilbora eta Durangotik-Bilbora be bai); eta holan ezinezkoa izango da beti trenarentzat bezeroak irabaztea eta garraio publikoaren erregea izatea. Gainera orain Euskotrenek badauka aukera eder bat bidaiariak irabazteko eskualde bi honeetatik ze Bilboko zentrura heldu geintekezela aldaketa sinple bategaz Kukullagan, orduan nik uste dot behintzat zapatuan eguerditik eta domekan eguerditik 30 minuturik behin maiztasuna beharrezkoa eta komenigarria izan leitekela bidaiariak irabazteko, eta noskiLemoan egin behar dan aldaketa Durangaldetik Urdaibaira joateko eta alderantziz hobetzeko eta ikertzeko. Esaten dot hau, ze ezagutzen dot jente askok ez dauala trena hartzen asteburutan Bilbora joateko Gernikatik, Durangotik, edo Zornotzatik Bilbora joateko eta alderantziz maiztasuna orduro dalako, eta hartzen dabe edo kotxea edo Bizkaibusa (maiztasun gehiago dagoalako). Bestalde Durangaldetik Urdaibaira joateko eta alderantziz, jenteak kotxea edo bizkaibusa hartzen dau (astean zehar zein asteburutan), koordinazinoa hain txarra danez bi lineen artean asteburutan neguan, ia ordu bi behar doguz Gernikatik Durangora eta alderantziz, baina hau ez da txarrena, gauza da distantzia ez da heltzen ezta 30 kilometrora. 2 ordu 30 kilometro egiteko (astean zehar ordu bat inguru) 2018an ez da normala, eta hori koordinazino falta bat baino ez da. Horregaitik, mundu guztiak kotxea hartzen dau (25-30 minutu diralako) edo bizkaibusez ondo koordinauta joaten da (40-45 minutu inguru). Ez dodana ulerten da zelan Euskotrenek ez dau hau dana ikusi orain arte, gainera bidaia guzti honeek merkeagoak dira trenez (barik, mugi edo bat txartelagaz), kotxez edo Bizkaibusez baino. Esan gura dot be ordutegiak ikusi dodazala, eta koordinazino on bategaz Zornotzako geltoki nagusian bidaia 30 minutu baino gehiago ez litzatekez izango Gernika eta Durangon artean (astean zehar be bai). Horregaitik proposatzen deutsuet hau da ikertzeko eta ea konponbide bat topetan ahal dan eskualde biak hobeto komunikautak egoteko, eta asteburutan ea posible dan maiztasunak hobetzea eskualde bitan eta tren zerbitzua arinago hastea Urdaibaiko linean asteburutan 7:30ean Bilbotik lehen trena urtetan.

Amaitzeko gabeko zerbitzuari buruz komentau gura deutsuet lineen arteko deskoordinazinoa egiten dauana da: Durangotik Gernikera joateko aldaketa ia ordu bikoa izatea, eta Gernikatik Bilbora joateko ia ordu bat egon behar da Zornotzako geltokian itxoiten. Ez litzateke posible izango Bilboko metroko moduan aldaketa hau izatea, eta tren guztiak Zornotzako Geltokian koordinau lineen arteko aldaketa guztiak egiteko arazo barik? (hau da Urdaibaitik Bilbora, eta Urdaibaitik Durangaldera eta alderantziz). Mila esker danagaitik eta espero proposatu dodan guztia kontuan hartuta izatea.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2018.eko irailak 20

    Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu gure zerbitzua aztertzeko denbora hartu eta hobekuntzak proposatzeagatik.

    Harira joanez, asteburu arratsaldetan bai Bermeoko adarretik eta baita Durangokotik ere 30 minutuko zerbitzua eskaintzeko eskatzen diguzu, udan egiten dugun modura. Neguan maiztasuna horrela ematearen arrazoiak hainbat dira. Horietariko bat eskaera da; oso jende gutxik bidaiatzen du larunbat eta, batez ere, igande arratsaldetan. Beste alde batetik, pertsonal gehiago egokitzeko ditugun mugak.

    Lemoako konexioari dagokionez, bidaiarien erlazioa Gernika/Durango/Zornotzatik Bilborantz eta alderantziz izaten da eta honi ematen diogu lehentasuna. Badakigu eskualde bien artean bidaiatzen duten pertsonak ere egon badaudela, eta azkenean, trenen zirkulazioagatik (gurutzapenak) azken hauek suertatzen dira kaltetuak. Hala ere, datorren urteko zerbitzurako aztertuko dugu itxaron beharreko tarte hori murriztea posiblea den.

    Kasu berbera da Amorebietako konexioarena.

    Aipatutako eskaerak eta baita asteburuetako lehen trenarena ere gainbegiratuko ditugu eta ea ditugun baliabideekin zerbitzua hobetzea lortzen dugun.

    Berriz ere zure ekarpenagatik eskerrak emanez, adeitasun osoz agurtzen zaitut.