Eu

Uholde arriskua duen gunean etxebizitzak

2018.eko irailak 06
0 boto
N770 atamitx

Oiartzungo Ugaldetxo auzoan, Oiartzun ibaiak bereak dituen Atamitxeko lurretan etxeak eraikitzen hasi berri dira, Ura agentziaren planoetan ere argi eta garbi agertzen da uholde gune bat dela berau, Izan ere ez baita arraroa normalean lehor egon arren gune hori, ibaiak sarritan bere jabetza aldarrikatzea.
Hau esanda, galderak hauek dira:
Legezkoa al da gune hori ibaiari lapurtu eta etxeak bertan eraikitzea?
Nori luzatu behar nizkioke egiten ari diren astakeriari buruzko kexak?
Etxe hoien bizilagunei eta batez ere ibaia zein bere ekosistemari ondorio konponezinak ekarriko dizkion astakeria hau gelditzerik bai al dago?
Hortan zuek bai al duzue eskumenik edo nahi duten guztia egiteko eskumena dute eraikuntza enpresek?
Milesker.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2018.eko irailak 12

    Oiartzungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betiko onartu zen Udalak 2015eko martxoaren 25ean hitzartutako Akordioaren bidez. Ildo horretatik, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ebazpen hori ez ezik, 2015eko maiatzaren 12an onartutako plangintza ere argitaratu ziren.

    Plan Orokorrak aipatzen duen UGA 1C (“Atamitx” zona, Ugaldetxoko arearen barruan) eremurako, eremu horrek lehenago indarrean zuen plangintzan ezarritako parametroak finkatzen ditu. Aurreko plangintza hori 2011ko maiatzaren 15ean onartu zen (2011.06.13ko GAO).

    Plangintza horrekin bat, eremu horretan lehendik zauden eraikinak eraitsi behar ziren (dagoeneko egin da), baita Plan Orokorrean ezarritako profil, altuera, alineazio eta eraikigarritasunari buruzko parametroei jarraiki ordezkatu ere. Eraikuntza horretarako ezarritako alineazioek EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialak xedatzen dituen urruntze-tarteak errespetatzen dituzte. Bestalde, hau ere Plan Orokorrarekin bat, aurreikusitako eraikuntzaren ondo-ondoan dagoen zonak bat egingo du ibaiaren ertzak babesteko ibai-parke batekin. Bertan, paisaia integratzeko hainbat neurri planteatu dira, agertzen diren balio naturalen babesa bermatzeko.

    2011n zehaztutako hirigintza-antolamendua ez ezik, Plan Orokorrean jasotakoa ere indarreko legedian ezarritako prozedurarekin bat onartu dira. Legedi horretan, besteak beste, aurreikusitako jarduketa guztien ingurumeneko ebaluazioa edo jabari publiko hidraulikoan sortu ahal diren afekzioei buruz administrazio sektorial eskudunak eman beharreko txostena jasotzen dira.

  • 2018.eko irailak 06

    Ondo diozuen bezela, eta argitaratutako argazkian ikus daiteken bezela, aurretik lur sail horretan bazen eraikin bat, errota. Baina egun eraikitzen ari diren eraikinak, hasteko, aurrekoak ez bezala, lurpeko garajeak ditu. Eta egun ikustera joan ezkero, errotaren ubideak duen pasabidea, egin duten zuloa baino gorago dagoela ikus daiteke. Beraz, eraikinaren kota nabarmen jaitsi dute. Eta bestetik, zimentazio lanetan diarduten eremu guztia bada eraikin berriak hartuko duena, aurrekoa baino dezente haundiagoa dela esango nuke nik.
    Tamalez, nik ez ditut aurreko zein eraikin berriaren plano eta neurriak alderatzeko.
    Dena den, eraikin berriaren erabilera ez da errota batena izango.
    Bukatzeko esan, kanpotik ikusita nahiko ezkor banago ere, ikuskarien lan onaz fidatzea besterik ez zaidala geratzen, lau tanta erortzen diren bakoitzean, bertara doazen bizilagunak teleberrian ager ez daitezen.
    Milesker.

  • URA - Uraren Euskal Agentzia
    2018.eko irailak 06

    Lehenik eta behin, eskerrik asko, zinez, ibaiaren eremuen alde adi izateagatik.

    Estatu mailan, Erkidegoko Kantauriar arroetan darabilgun araudia zorrotzenetakoa da, ibaiaren eremua babesterako orduan. Eta ibai eremutik gertu eman behar diren erabilerek baimen eta baldintza zehatzak eta zorrotzak bete behar dituzte.

    Kasu honetan, zaintza-eremuan eraikitzeko baimena eman da, aurretiaz zegoen errota eraitsi eta eraikin berria bertan eraikitzeko; alegia, zoru urbanoan, araudiak hala ahalbidetzen baitu.

    Egin kontu gure planoetan, uholde-orbanaren bazterrek ukitzen dutela eraikin berria; eta eraikin berria izango den kokapena aintzat hartuta,zein zoru urbanoa izaki: baimendagarria da eta hala egin da.

    Lanok dirauten bitartean, ikuskariei jakinaraziko diegu jarraipena egiteko, lanok baimen-baldintzak betetzen dituzten bermatzeko.

    Eskerrik asko zure ekarpenengatik.

    Horrenbestez, agur.