Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

Osakidetza: oposizioetako iruzurra salatu duten hirurak fiskaltzara ez eramatea

Joxe(e)k
2018.eko uztailak 20
0 boto

Egunon.
Mezu honen bidez Osakidetzaren oposizioetako iruzurra salatu duten hiru pertsonak fiskaltzara ez eramatea eskatzen dizuet.
Adierazi duten ausardia eta altruismoa gizaki honen balore etikoen onena islatzen dutelako, erakunde publikoen gardentasunaren alde ekintza bat egin dutelako, gobernu onaren alde eta gure instituziorekiko mesfidantza gutxitzeko norabidea jorratu dutelako.
Hori guztiagatik, ESK-ko hiru afiliatuei nire eskerrak eta elkartasuna helarazi nahi diet.. eta bide batez, zuei ere eskatzen dizuet publikoki egin duten ekarpena aitortzea. Azken finean, zuen kudeaketa gardena eta sinesgarria izateko pausu bat izan da. Espero dut bide honetan ez dauden gure agintarien kontra neurriak izatea (Darpon, hiru persona hauek fiskaltzara eramatea erabaki duena...).
Zuen erantzunaren zain eta aldez aurretik eskerrak emanez.
Ondo izan.
Joxe.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2018.eko uztailak 23

    Kaixo.
    Ematen du ez duzuela ondo irakurri nire eskaera, ez diozue erantzuten eta.
    Erraza da:
    1. Osakidetzaren oposizioetako iruzurra salatu duten hiru pertsonak fiskaltzara eramango al duzue: BAI/EZ.
    2. Iruzurra salatu duten hiru pertsonen Gobernu Onaren alde egindako lanagatik aitorpen publikoa egingo al diozue? BAI/EZ.
    3.Gobernu Onaren bidetik ez doazen agintarien kontra neurriak hartuko al dituzue? BAI / EZ.
    Txukun ari zarete, segi horrela... Agur.
    Joxe.

  • Osasuna
    2018.eko uztailak 23

    Lehenik eta behin, garbi utzi beharra dago Fiskaltzari helarazitakoa, bai Osakidetzak berak irekitako informazio-espedienteen ondorioak, bai Oviedoko Unibertsitateak egindako azterlan psikometrikoa ikusita, epaimahaiek -organo independente eta subirano diren aldetik- errepikatzea erabaki dituzten lau espezialitateetako espedienteak, berauek amaitu eta gero. Era berean, Oviedoko Unibertsitateak dagoeneko burutua duen 44 kategorietako azterlan psikometrikoa kontuan izanda, erabakiak hartzeko finkatutako lau irizpide matematikoen arabera, eta akten azterketarekin batera, ikerketa-espediente berriak ireki dira, beste lau kategoriatan; hauek ere, bukatzean, Fiskaltzara bidaliko direlarik.
    Izan ere, hasiera hasieratik, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren jarduna gidatu duten printzipioak hartu baitira aintzat: Lehenik, 96.000 pertsonatik gora parte hartu duten prozedura baten erantzukizuna eta arriskuak beregain hartzea, helburua Osakidetzako plantilla estrukturalaren % 95ei egonkortasuna ematea dela kontuan izanik. Bigarren, beharrezko neurriak hartzea kategoria jakin batzuetan aukera-berdintasunari buruz sortutako zalantzen aurrean, bukaeraraino iristeko eta aurkeztu diren pertsona guztien ekitatea eta eskubideak bermatzeko erabaki irmoa hartuta. Eta azkenik, prozesuaren konplexutasunaz jabetuta, behar bezala betetzea eta Osakidetza sendotuta irten dadin lortzea, etorkizunari begira hobekuntzak zehaztuz eta aplikatuz.