Herritarren eskaerak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Inurritza parke naturala pribatizatzen

2018-05-02
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Aiako lurraldetako iñurritzako parke naturalaz jabetzen ari da bertako bizilaguna bere lursail pribatuaren hesia poliki poliki parke naturalean barneratzen. Otsailaz geroztik beste metro batzuk bereganatu ditu (katastroko plano partzelario mugetik 9 metro haruntzago zehazki irudian ikusten den moduan) eta parke naturaletik doan bidezidorra bere itxituraren barruan hartu du. Hartara mendizaleok ezin dugu parke naturalera joan bide alternatiborik ez dagoenez.. Nork baieztatu du parke natural barruan itxitura hau burutzea? nondik igaro gaitezke herritarrok guztiona den parke naturalaz gozatzeko orain?

Aldeko argudioak
  • Zarauzko zinegotzi batena da lursaila. EAJkoa, izan ere. Maite Garrastazu, hain zuzen. Alkatearen eskuin besoa. Ah! Eta hirigintzako diziplina betearaztea omen du ardura eta zeregina (Zarautzen, eh!; Aian, antza, ez)
    2018-06-01
  • Lapurrak isilik... Juezak isilik... Artzain alperra dagoen tokian, ardiak galtzaile!
    2018-06-21
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2018-05-03

    Gari estimatua,

    Lehenik eta behin, argitu beharra dut Inurritzako areak, zuk zure idatzian aipatzen dituzun lursailetan, ez duela Parke Naturalaren babes figura, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuarena baizik.

    Dena dela, eta babes figura alde batera utzita, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak izendatu naturagune babestuak, bai Natura Kontserbatzeko Legeak bai Lurralde Historikoen Legeak ezartzen dute foru-aldundiek kudeatu behar dituztela horrelako naturaguneak; kasu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio. Beraz, foru-aldundi horretara jo behar duzu.

    Adeitasunez, agur.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan