Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

Darpon eta Sotori galdera. Zergatik ez duzue betetzen esandakoa?

Aitor(e)k
2018.eko martxoak 27
0 boto
N770 plazas med fam 1  flexible permanente

Darpon sailburuak Legebiltzarrari emandako erantzun honetan https://labur.eus/fKiM7 adierazten duenez, Osakidetzako kontratazio ebentualetan irizpide batzuk erabiltzen dira euskararen erabilera bermatzeko. Irizpide horien arabera, Lehentasun Goreneko unitateetan beti lehenesten da hautagai elebidunaren kontratazioa, eta gainontzeko lehentasunezko unitateetako kontratazioak egiterakoan unitate horietako Hizkuntz Eskakizunen egiaztatze maila kontutan hartuz egiten dira kontratazioak, eta Euskara Planean adierazten den Derrigortasun Data portzentaitik behera egotekotan hautagai euskaldunak lehenesten dira.

Duela gutxi, Juan Carlos Soto, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak adierazi du (bideo honetan ikusgai https://labur.eus/TyiUK 02:33 - 04:52 minutu tartean) "Egonkor eta Malgua" deituriko izendapenetan ere irizpide hauek erabiliko direla euskarari dagokionez.

Osakidetzak Martxorako egindako lanpostu eskaintzan "Egonkor eta Malgua" kontratazio proposamenetan ez da ia inoiz euskara ezagutzarik eskatzen, ezta Lehentasun Goreneko Unitateetan ere. Eta gainontzeko unitateetan ere ez da kontutan hartzen unitate horietako Hizkuntz Eskakizunen egiaztatzea.

Alegia, Darpon eta Soto jaunek esandakoa ez dira betetzen ari. Egoera honen inguruko azalpenak ematea eskatzen diet. Zergatik ez dira bete beraiek esandako irizpideak Martxorako kontratazio proposamenean? Egoera zuzenduko al dute irizpide horiek bete daitezen?

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2018.eko irailak 27

    Aitor, agurgarria:

    Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizugu zure eskaeraren erantzun hain berandu emateagatik.

    Zure eskaerari erantzunez, ondorengoak dira lehentasun handienekotzat tipifikatutako unitateetan (lehentasuneko unitateetan), eta konkretuki eremu soziolinguistikorik euskaldunenetako medikuntza orokorreko Lehen Mailako Arretako zentroetan (euskaldunen dentsitatea >% 45 baino) kontratatu diren familia-medikuen euskara gaitasun datuak:

    • Ez dauka hizkuntza eskakizunik: 14
    • Lehen hizkuntza eskakizuna egiaztatuta: 5
    • Bigarren hizkuntza eskakizuna egiaztatuta: 6
    • Hirugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatuta: 17

    Beraz, zonalde soziolinguistiko euskaldunetan, mota honetako 42 kontratu egonkor eta malgu egin dira orain arte. Horietatik %55ean profesional elebidunak kontratatu ziren. Gainera, beste %12k bazuen 1go hizkuntza eskakizuna egiaztatuta. Hori horrela, soilik %33k ez zuen inolako euskararen ezagutzarik.

    Zure eskaerari erantzuna eman diogulakoan,

    Adeitasunez,