Herritarren eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Hizkuntza eskakizunen berrikuspenaren prozesua

2017.eko abenduak 15
100 %alde
2 boto (2/0)

Jaurlaritzak abian du administrazioko lanpostuetarako Hizkuntza eskakizunen berrikuspenaren prozesua. Amaieran, 86/1997 dekretua aldatzeko asmoa ere iragarri du. Prozesu osoaren epeak ezagutu nahi ditut:
-noizko izango den berrikuspenaren emaitza.
-noiz aurkeztuko zaion Legebiltzarrari.
-noiz egin ahalko dituzten ekarpenak gizarte eragileek
-...

eskerrik asko

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2018.eko urtarrilak 23

    eskerrik asko

  • Kultura, eta Hizkuntza Politika saila
    2018.eko urtarrilak 18

    Kaixo Zigor,

    Lehenik eta behin, barkatu atzerapenagatik:
    • Berrikuspena Legebiltzarrean aurkeztuko da datozen asteotan, agerraldi baten bitartez. Agerraldi hori egiteko eskaera abenduan bideratu zen, eta Legebiltzarrak proposatu behar duen dataren zain dago Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
    • Berrikuspen bat den heinean, ekimen honen lehen helburua izan da aztertzea azken hamarkadetan zehar maila honetan erakunde ezberdinek egin dutena, zehaztasun handiz. Hortik abiatuta, HAKOBAn landutako eta adostutako proposamen bat aurkeztuko da. Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, EUDEL eta UEMA erakundeak HAKOBAn ordezkatuta daude; hortaz, hizkuntza-eskakizunen kudeaketan eskumena duten guztiak parte hartzen ari dira prozesuan.
    • 86/1997 Dekretua egokitzearen inguruko gogoeta-prozesua abian da, eta HPSk laster izango du zirriborro bat kontraste-talde batzuei aurkezteko (HAKOBAko normalizazio teknikariak, Funtzio Publikoko adituak, sindikatuak…). Talde horiek egindako iradokizunak kontuan hartuta, HPSk Dekretu berriaren behin betiko testua berridatzi, eta tramitean jarriko du, Gobernu Batzordeak ahalik eta azkarren onar dezan. Nolanahi ere, ekainean aurkeztuko dira Legebiltzarrean Dekretu berriaren gida-lerro nagusiak.

    Eskerrik asko eta ondo izan!