Eu

Fidantza depositatzeko zerbitzu txarra

Kepa(e)k
2017.eko abenduak 09
0 boto

Fiantza depositatzeko zerbitzu oso txarra.

Akatsak:
-Kontratuan argi eta garbi jartzen du zenbatekoa den errentaren prezioa eta baita fiantzarena ere. Baina argitu gabeko arrazoi bategatik, Eusko Jaurlaritzak 50 euro gutxiago depositatzeko agindu dit.
-Kontratuan argi eta garbi ezartzen du zein egunetan sinatua dagoen eta zein egunetan sartzen diren pisuan bizitzera. Fiantza depositatzeko eskaera epe barnean egin arren, %2ko gainordainketa eskatu didazue.
-Lau hilabeteko atzerapenarekin iritsi da fiantzaren depositoaren ordainagiria. Apur bat gehiago tardatuz gero, kontratuaren periodoa bukatua legoke.

Kontraesanak:
-Eusko Jaurlaritzak e-postaz bidali izan dit ordainagiria. Ni ontzat ematen dut komunikazio mota hau, bistan da. Baina nire dokumentuak derrigor Eusko Jaurlaritzaren bulegoan eta paper formatuan entregatu behar dira. Eusko Jaurlaritzak e-postaz ez ditu onartzen.
-Eusko Jaurlaritza lau haizeetara ari da zabaltzen IoT, Industria 4.0, langile eta produktuen mogikortasuna eta beste hainbat kontzeptu. Eta hara non, Eusko Jaurlaritzak bere bulegoetan paperean inprimaturiko eta erregistratutriko dokumentuak bakarrik onartzen dituen. Ba kanpoan bizi eta lan egiten duen hiritar batentzat lan gaitza da.

Kexa:
-Agerian dago Eusko Jaurkaritza ez dela gai fiantzen gai hau kudeatzeko.

Arrazoi posibleak:
-Hiritarrarentzat badirudi Etxebizitza sailean nolabaiteko beharra dagoela langileak zeozertan erabiltzeko, krisi garaian etxebizitza eskaera asko jeitsi delako. Non sartu langile horiek? Ba fiantzak jasotzen, lan erabat mekanikoan.

Soluzio posibleak:
-Bideratu ezazue on-line aplikazio bat.
-Aurrekoa egitea zuen kapazitazio teknikotik haratago badoa, alda ezazue legea, eta fiantza depositatzeko betebeharra kendu ezazue.
-Haurreko soluzioak ez badira bideragarriak, zuen langileak programazio eta tresna digitalekin trebatu ditzazkezue, zerbitzua on-line eskaintzeko.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2017.eko abenduak 11

    Badakit, hor dago koska, zuen bulegoan entregatu behar direla dokumentu horiek, paperean. Hori bera eskatzen dut, on-line egiteko aukera. Bulego horretatik 1800 km-tara biziz gero, zaila da bulegora gerturatzea.

    Badakit posta ziurtatua bidaltzeko aukera dudala, baina horrek esan nahi du epez kanpo iristeko aukera handia dagoela. Posta ziurtatu urgentea 45€ dira, ez da aukera bat.

    Gaur egungo zuen prozedura zer da "Eusko Jaurlaritza 4.0" inplementatzea?
    Edo "Euskadi, Auzolana" kontzeptua aplikatzea?

    Hiritarra zigortzuen duzue horrelako akats eta prozedurekin, irabazteko aukera gutxi daukagula jakin badakizuelako.

    Nik uste Eusko Jaurlaritzaren egitura ugari zaharkituak gertu direla eta egitura horiek aldatzeko ez daukazuela gaitasunik.

    Edozein enpresa edo organizazio txikik prozedura eta ordainketa guztiak online egiteko aukera ematen du. Horretarako, organizazio horien lan egiteko modua eta trenbakuntza aldatu egin dira: ziurtagiri digitalak, sinadura digitalak eta beste. Eta lehen zigiluak jartzera dedikatzen zen pertsona, orain beste zeozertara dedikatzen da, formazio egoki baten ondoren noski.

    Baina Eusko Jaurlaritzan hori aplikatzea? zaila.

    Tamalez, horrela jarraituz gero behin gauzak ankaz gora baino ez daudenean aldatu behar izango da, neurri traumatikoekin.

  • 2017.eko abenduak 11

    Milesker, badakit, paper formatuan eta zuen bulegoan entregatu behar dira kexak.

    Oso ondo (ironikoki)

    Hori zer da Eusko Jaurlaritza 4.0 edo Auzolana?

    Edo besterik gabe gaur eguneko bizitzara ez zaudetela egokituak?

    Edo zuen egiturak erabat zaharkituak geratu direla?

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2017.eko abenduak 11

    Alokatuta daukazun etxearen fidantza-gordailuaren tramitazioan akatsak daudela uste baduzu, etxe hori dagoen Lurralde Ordezkaritzara jo behar duzu