Eu

Belar-landare mozketa Oriaren ibilguan Beasainen

2017.eko urriak 31
0 boto
N770 p1080595

Gaur 2017-10-31n Oriaren ibilgu-ertzetako belar-landare guztiak mozten ari da langile bat Beasaingo Bernedora joateko trenbidearen zubitik hasita. Nonbait Beasaingo udalarekin hitzarmen bat sinatuta du UR Agentziak Udalaren esku utziz herriko toki batzuetan ibaiaren ahalmen hidraulikoa mantentzeko eta hondakinak biltzeko eskumenak. Belar-landareak moztea ez dago justifikatuta, ahalmen hidraulikoari ez diolako eragiten eta zaborrak biltzeko ez delako beharrezkoa belar-landare guztiak moztea. Belar-landare horiek Oriako ibai-ekosistemaren parte dira eta horiek mozteak bertako habitata degradatzen du.

UR Agentziaren web orrian ondorengo helburua jasota dago. "Azaleko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta narriatze prozesuari aurrea hartzea , horien ahalezko egoera ekologiko eta kimiko onak lortzeko." Mesedez, eskatzen dizuet azaltzeko nolatan laguntzen duen aipatutako belar-mozteak ibaiaren egoera ekologiko ona lortzen.

Eskerrik asko.

Beasain, 2017ko urriak 31

Aldeko argudioak
  • Gaur, azaroak 3n, toki berean aurrekoan zutik utzi zituzten zuhaiska eta zuhaitzak moztu dituzte, nahiz eta horiek ez kendu ibaiari ahalmen hidraulikorik nere ustez.
    2017.eko azaroak 03
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2017.eko azaroak 08

    Eskerrik asko erantzunarengatik, baina erantzunak ez nau asebete, ez baitio erantzuten nere galderari. Ibaien kudeaketaren xedea ibai-ekosistema egoera onean kontserbatzea bada, ibai ertzeko landaredia mozteak ekosistema hori narriatzen du eta, horrenbestez, Ur Agentziak ez luke onartu beharko, ibaiko zaborren presentzia eragozteko ibaiaren arroko herrien aldetik ahaleginik egiten ez denean.Ur Agentziak esango du zaborren kudeaketa ez dela bere eginkizuna, eta orduan galdetzen dut: Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketa egokitzat jo al daiteke ingurumenaren problematika bere osotasunean tratatzea posible egiten ez duenean? Noizako ingurumen-erakunde bakar bat departamentu eta instantzia desberdinetan sakabanatutako egitekoak era koordinatuan gauzatzeko?

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2017.eko azaroak 07

    Eskerrik asko, Joxan, Irekian parte hartzeagatik eta ingurune urtarrarengatik adierazten duzun abegitasunarengatik. Zuk ondo azaltzen duzun moduan, URA eta Beasaineko Udalak elkarlanean ari dira ibilguan mantentze lanak egiteko eta, zuk ere ondo aipatzen duzun moduan, helburuen artean daude ibaiaren ahalmen hidraulikoa mantentzea dela eta ibaia garbi mantentzea. Galdera honetan aipatzen duzun kasua, zehazki, ibai garbi mantentzeko atontzea du xede.
    Mozketa horiek, ezin beste modu batera izan, ibaiaren eta bere baitan duen bizitzaren ongizatea kontuan izan behar dituzte, eta URA lan horien jarraipena egiten ari da horrela izan dadin.
    Eskerrik asko, berriz ere, bidalitako ekarpenarengatik.