Herritarren eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege Proiektua

2017.eko uztailak 07
0 boto

Kultura eta Hizkuntza Politikako saila
Bingen Zupiria Gorostidi Jauna

IES Dolores Ibarruri BHI – Abanto Zierbena
CPEIPS San Frantzisko Xabier LBHIP -Arrasate/Mondragón
CIFP Nicolás Larburu LHII - Barakaldo
CPES Harrobia BHIP - Bilbao
CIFP Politécnico Easo LHII - Donostia-San Sebastián
CPES Barandiaran Lizeoa BHIP - Donostia-San Sebastián
IES Fray Juan De Zumarraga-Durango BHI - Durango
IES Uni Eibar-Ermua BHI - Eibar
CIFP Fadura LHII - Getxo
CIFP Mendizabala LHII - Vitoria-Gasteiz

Durangon 2017ko ekainaren 23an

Bingen Zupiria Gorostidi jaun agurgarria:
Jarduera Fisikoa eta Kirola familiako Lanbide Heziketako irakasleen kolektiboa osatzen dugunok zuengana zuzentzen gatzaizu aurreko legealdi bukaera aldera Eusko Legebiltzarrera igorritako Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege Proiektuari buruz aritzeko.
Lege Proiektu honek eragin handia du gure ikasleriaren lan jardunean, bai hasierako lanbide heziketan, zein enplegurako lanbide heziketan. Era berean, modu desberdinetara elkarlanean ari garen enpresengan ere.
Ez dakigu aipatu Lege Proiektuaren tramitazioa zein unetan aurkitzen den, baina proiektua hobetze aldera honen alderdi desberdinei buruzko gure iritzi eta proposamenak helarazi nahi ditugu, izan alderdi politikoon bitartez, edo tramitazioaren zehar izan daitezkeen, eta zuk hobeto ezagutzen dituzun, bitarteko eta aukera desberdinak baliatuz.
Bestalde, pasa den ekainaren 23an izandako Ministro Kontseiluak Jarduera Fisikoa eta Kirola familiako hurrengo hiru tituluak ezartzen dituen Errege Dekretuak onartu zituela jakinarazi nahi dizugu:
- Egokitzapen Fisikoan Goi Milako Teknikaria
- Kirol eta Gizarte Irakaskuntza eta Animazioan Goi Mailako Teknikaria, gaur egungo Jarduera Fisiko eta Kirol Animazioan Goi Mailako Teknikaria ordezkatzen duena.
- Zaldizko jardueretan Teknikaria.

Uste dugu aurreko legealdian gehikuntza emendakinen bitartez aurkeztutako Lege Proiektuak, edo zuzenean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lege Proiektuak, zeina pasa den 2017ko otsailaren 28an Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartutako “XI. Legealdirako Egitasmo Legegilean” jasotzen den, titulazio berri hauek barne hartu behar dituela.
Hau dela eta, gaiari buruzko gure iritzia helarazteko bilera bat eskatu nahi dizugu eta behar duzunerako zuen eskura izango gaituzuela jakinarazi.
Jaso ezazu agur bero bat

Xabi Aldekoetxea
Kolektiboaren Ordezkaria

Kontaktua:
Xabi Aldekoetxea
xabi.mendizabala@gmail.com
Tlf: 669 27 55 38

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Kultura, eta Hizkuntza Politika saila
    2017.eko uztailak 12

    Kaixo Xabier,

    Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzako teknikari bat zuekin harremanetan jarriko da aste honetan gai hau jorratzeko.

    Ondo izan.