Eu

Euskotreneko planak

2017.eko martxoak 21
0 boto

Jakinda laster Bilboko metroko 3. linea martxan jarriko dala, eta hau euskotrenentzat iraultza bat izango dala, bere arduraduna dalako; gustauko litxakit jakitea ze planak daukazan Euskotrenek bere azpiegiturei buruz. Badakit orain martxan dago Ermuko geltoki barria eta bere bikoizketa; baina badakit proiektu asko kajoietan baten dirala (Muxikako eta Altzako sahiebideak, Aginagako tunela...), eta suposatzen dot diruaren arabera hasiko direla egiten: Gustauko litxakit jakitea batez ere Urdaibaiko lineari buruz (Bikoiztuko da?), Topoa (Noiz bikoiztuko da dana Iruneraino?), Txorrierriko linea (Bikoiztuko da denporagaz edo ez Lezamaraino?), eta Zumaia eta Lasarteko zatia. Non topau neike informazinoa hori buruz?

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2017.eko martxoak 24

    Kaixo Josu

    "Lehenik eta behin eskeertu nahi dizuegu zure trenbide azpiegiturengan erakusten duzun interesa. Gai asko aipatzen dituzu. Horietako asko burutzapen fasean daude. Euskal Trenbide Sarea berritzen eta hobetzen saiatzen gara. Helburu horrekin lan egiten dugu egunero. Azkenengo hamabost urteetan 1.100 milloi euro baino gehiago inbertitu da helburu horrekin. Gaur egungo Eusko Jaurlaritza bi alderdik osatzen dute eta bere helburuak akordio batean oinarritzen dira. Akordio horretan agertzen dira trenbide azpiegituren alorrean burutuko edo bultzatuko diren ekimenak. Orain gutxi, Legegintzaldi osorako gobernu programa aurkeztu zen. Ondo baino hobeto aztertzeko link-a luzatzen dizugu.

    https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/36964-lehendakari-inigo-urkullu-presenta-programa-gobierno-euskadi-2020