Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaiko Biosfera-Erreserba: Laidan eta Lagan egoera tamalgarria.

Urtzi(e)k
2016.eko abuztuak 17
100 %alde
3 boto (3/0)
N770 20160807 180554

Abuztuaren 7an Laida eta Laga arteko BI-3234 errepidetik pasa ginen eta han aurkitu genuen egoera tamalgarria izan zen: autoak non-nahi aparkatuta, zenbait lekutan errepidearen errai bat guztiz okupatuta, Bizkaibuseko ibilgailuek arazoak zituzten zirkulatzeko, etab. Hori guztia Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren barruan, non nire ustez horrelakoak ez diren bateragarriak Biosfera Erreserbaren printzipio zein helburuekin. 5/1989 Legea, uztailaren 6koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzkoaren 1. artikuluak honakoa xedatzen du:
“Lege honek Urdaibaiko Biosfera-Gebenalderako berarizko lege jaurpideak jartzea du helburu, horko lurrei, landareei, abereei, bazterraldeei, urei, eguratsari eta orohar izadi-erapidetza osoari izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aise-aldien eta gizarteekonomien aldeetatik duen garrantziagatik bere onean iraun dezan babesa emateko eta bere oneratzen laguntzeko.”

Era berean, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariaren 17. artikuluaren 6. puntuak “aisialdiko erabilpena eta turismoa artez bultzatzea” helburu orokor gisa ezartzen du; helburu hori egun ez da betetzen Laida eta Laga hondartzen eremuan, horietan masifikazioa eman eta garraio-modu ez iraunkorrak erabiltzen baitira horietara joateko. Kontutan hartu behar dugu Gernikatik aipatu bi hondartzetara joateko aukera dugula Bizkaibuseko A3526 linearen bidez; maiztasunen egokitzapena edo linea berriak zabaldu beharra gora behera, ezin daiteke gaur egungo egoera onartu, ailegatzeko bestelako aukerak ditugu-eta.

Urdaibaiko Biosfera-Erreserbak beharrezkoak ditu babes neurriak, bere egoera mantendu eta hobetu dadin; neurri horien artean ezarri beharko lirateke hondartzak modu iraunkorragoan erabiltzekoak. Horretarako, hondartzetara garraio publiko kolektiboan joatea bideratu beharko litzateke eta ibilgailu pribatuen erabilerari mugak jarri. Gogoratu behar dugu trafikoak zarata eta kutsadura sortzen dituela eta horiek Biosfera-Erreserbari kalte egiten dietela, eta bertan bizi diren bizidunei, tartean, hegaztiei.

Era berean, ibilgailuak edozein modutan aparkatuta egoteak trafiko-araudiaren urraketa dakar eta horregatik ere neurriak hartu beharko lirateke egoera zuzentzeko; momentu batzuetan istripu-arriskua nabarmena izan zen.

Aurreko guztiagatik, eskatzen dizuet neurriak ezar ditzazuen, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren helburuak egoki bete daitezen aipatu eremuan.

Eskerrik asko eta agur bero bat,

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2016.eko irailak 06

    Eskerrik asko, Urtzi Jauna. Zure eskaeran esan bezala, Laga eta Laidan uda sasoian mugikortasun arazoak daude eta egoera hobetu beharrean dago. Guzti horrek hainbat administrazioen arteko elkarlana eskatzen du eta horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo legealdian “Urdaibaiko Hondartzen Mugikortasun jasangarriaren Plana” egitea aurreikusten du.