Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotren

2016.eko apirilak 30
67 %kontra
3 boto (1/2)

Ez dut zentzunik ikusten Gipuzkoako eta Bizkaiko erabiltzailek dauzkaten aldiak. Bi tarjeta diferente eduki behar Donostitikan Bilbora joateko. Zer gertatzen da, tren bera eta jaurlaritza bera, eta euskal herritarrek berdin ez izatea.
Euskotrena ez al da Eusko Jaurlaritzarena?
Mesedez konpondu zazue len bait len! Eta bukatu "birreinatuekin"! Lotsagarria iruditzen zait ahinbeste urte pasata,.horrela jarraitzea. Eta gainera Estatutoa onartu gendunean esaten zenuen jestioa sinple eta garbia edukiko gendula. Benetan ez da serioa eta nik ez dut sinesten horrela denik.

Aldeko argudioak
  • Ados nago txartel bakarra ahalik eta azkarren inplementatzeko beharrarekin.
    2016.eko maiatzak 01
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Ez nago ados, ordea, Foru Aldundiei "birreinato" deitzearekin. Gure tradizio eta erakundeekiko errespetu falta bat iruditzen zait.
    2016.eko maiatzak 01
  • Zer dala, Eusko Jaurlaritzaren dan eskubide garbi bat, Foru Aldundiak jestionatzen dute eta gainera izugarrizko ez berdintasunakin. Nola egin behar dute, esateko, Bilbotik Donostira treneko bidaia, tarjeta Barik edukita, posible du bertaraino heltzea?
    2016.eko maiatzak 03
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2016.eko ekainak 22

    Bai, zure erantzuna irakurrita ez dezu zuzen jokatu. Ez da bakarrik edozein txartelarekin posible dala erabiltzea bai gipuzkoan eta bai bizkaian, baizik ze kostu diferentea izan bizkaikoa edo gipuzkoakoa izan. Mesedez berriz eskatzen dizut "euskal herritarrak" garela ta ez dugu onartzen diferente konsideratuak izatea. Berriz eskatzen dut: Aldundiak gauza ez ba dira jestio berdina denontzat egitea, hor dago Eusko Jaurlaritzaren titularitatea. Bere kargu egin!

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2016.eko ekainak 22

    Araolaza Jauna, eskerrik asko. Hau ez da Euskotren erakundearen gaia, Foru-Aldundi bakoitzak bere txartela izatearen ondorioa baizik.
    Eusko Jaurlaritzak elkarreragingarritasun-proiektua jarri du martxan; horrek ahalbidetu du edozein lurraldetako txartelak Euskadiko garraiobide ezberdinetan erabiltzea, arian-arian. Horrela, elkarreragingarritasun-proiektu horren baitan, oso pauso garrantzitsuak eman dira, funtzionatzeko modua (Masterplan) zehaztuta eta Euskotreneko tren eta tranbietan martxan jarrita. Horrela, erabiltzaileek txarteletako edozein (BAT, BARIK edo MUGI) baliatu dezakete Hendaia - Donostia - Bilbao, Amorebieta – Bermeo tren-linearen, Reinetako funikularraren eta Vitoria-Gasteizko zein Bilboko tranbien zerbitzuak erabiltzeko. Metro Bilbaon ere lehen pausoak eman dira. Kasu horretan, BAT eta BARIK txartelak erabil daitezke. MUGI ere datozen hiletan hasiko da. Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako elkarreragingarritasunari esker, lehen bi edo hiru txartelekin egin behar zena, gaur egun bakar batekin egin daiteke. Proiektuak bere oinarriak finkatu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko trenbideko garraio gehienean ezarri da.