Herritarren eskaerak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Zein administrazio publikori dagokio?

miren(e)k
2016.eko martxoak 30
0 boto

Kaixo,

Hegazti ustiategi baten ikuskapena zein administrazio publikori dagokio? Diputazioari, Eusko Jaurlaritzako sailen bati edo Udalei? Hau da, nork ziurtatu behar du beharreko neurriak eta indarrean dauden legeak betetzen dituela?

Nire kexa dagokion administrazioari bideratzeko galdera honen erantzuna behar dut.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz beste behin.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2016.eko maiatzak 13

    Miren agurgarria,

    Zuk egindako galdera biak erantzun bakarrean erantzungo ditugu, Eusko Jaurlaritzak ez baitu eskumenik kezkatzen zaituen Segurako hegazti-ustiategi horrek sortzen dituen hondakinen kudeaketak arauak betetzen dituen aztertzeko.

    Gipuzkoako Foru Aldundiariaren eskumena da Segurako hegazti–ustiategiko simaurren kudeaketaren inguruan sortu ahal diren arazoei konponbidea ematea eta lursailen erabilera egokia bermatzea. Horrela ba, beraiengan zuzendu beharko duzu zure eskaria.

    Bestalde, aipatzen duzun Zeraingo lursail horretara iristen den uraren kalitatea aztertzea eta aztertu ondoren neurriak ezartzea URA agentziri dagokio.

    Gure erantzuna lagungarri izatea espero dugu.

    Agur bat

  • 2016.eko maiatzak 02

    Kaixo,

    Zuen erantzunaren zain nago. Arartekora jo beharra izango al dut?

    Erantzun bat ematea eskertuko nizueke.