Herritarren eskaerak Osasuna
qrcode

"Acumulación de Tareas" kontratoak euskararen betekizunak saihestuz

ima(e)k
2016-03-21
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Osakidetzako langile batek oporrak hartzen dituenean, edota bajan dagoenean, langile zehatz hori ordezkatzeko zergatik sarritan egiten dira "Acumulación de Tareas" kontratoak? Zergatik ez dira, araudia errespetatuz, "ordezkapen" kontratoak egiten lanpostu zehatz horiek betetzeko?

Zergatik sarritan hutsik dauden lanpostuak betetzeko ez dira interinidade/bakante kontratazioak egiten, eta berriro ere araudia urratuz, etengabe prorrogatzen diren "Acumulación de Tareas" kontratoak egiten dira?

Zergatik kasu horietako askotan, opor, baja edota lanpostu hutsen kasuan, nahiz eta lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea beharrezkoa izan, baldintza hori saihestu egiten da "Acumulación de Tareas" kontratoak eginez?

Noiz hartuko ditu Osakidetzak iruzur hauek saihesteko beharrezko neurriak?
Hemen planteatzen diren urraketen adibide gisa, Bidasoa ESIko azken hilabeteotako kontratazioak hartu ditzakezue.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Osasuna
    2016-05-05

    Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiak, Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrendak egiteari eta kudeatzeari buruzkoak, aurreikusten du, aldi baterako zerbitzuak ematerakoan egonkortasuna sustatzeko, arrazoi ezberdinengatik pertsona bat ordezkatu behar denean, horien artean jarraipenik ematea ezinezkoa denean, pertsona bakar bat aldi baterako izendatzea (adibidez, langile beraren baja eta oporrak).
    Era berean, kudeaketa-arrazoiengatik eta aurreko paragrafoan azaldutako helburuarekin, noizbehinka behin-behineko izaerako izendapenak egiten dira (atazak pilatzea) iraupen laburreko ordezkapen-izendapen ezberdinei dagozkien zerbitzuak emateko.
    Izendapen-aukera guztietan Osakidetzako pazienteei eta erabiltzaileei eskainiko zaien arreta elebiduna izatea bermatzen da.
    Osakidetzak, zerbitzu-erakundeetan egindako izendapen-modalitateak aztertuta, behin-behineko izendapenak murrizteko eta bitartekaritza-izaerako izendapenak handitzeko neurriak hartu ditu, kalitatezko enpleguaren alde apustu eginez.
    Begirunez, agurtzen zaitut.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan