Herritarren eskaerak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Hegazti-ustiategi bati, bere hondakinen kudeaketan legea betearaztea

miren(e)k
2016.eko martxoak 12
100 %alde
Boto 1 (1/0)
N770 486

Segurako hegazti-ustiategi batek simaurrak zabaltzen ditu Zeraingo lursail batean inongo kontrolik gabe. Euria dela eta gure lursailean behera doaz simaurrak. Ondorioa: gure lursaila zerrikeriz beteta, asunak non nahi, zuhaitzak (pagoak) hiltzen, lurrera iragazten den ur kutsatua errekaraino bidean topatzen duena kutsatzen.

Guk, herrian atez-ateako sistema daukagu eta behartuta gaude sistema horren baitan gure etxeko hondakinak ateratzera. Aldiz, granja edo hegazti-ustiategi honek nahi eran kudeatzen ditu simaurrak. Zuek seguraski ez dituzuela nahi bere hondakinak, guk ere ez. (ikusi argazkia). Ordain dezala eta eraman ditzala behar den tokira.

Legea betetzeko omen da, baina denok, eta are gehiago etekin ekonomikoa ateratzen badio norbaitek. Eta administrazioa legea betearazteko dago! Arazoa konpontzeko eskatzen dizuet.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2016.eko maiatzak 13

    Miren agurgarria,

    Zuk egindako galdera biak erantzun bakarrean erantzungo ditugu, Eusko Jaurlaritzak ez baitu eskumenik kezkatzen zaituen Segurako hegazti-ustiategi horrek sortzen dituen hondakinen kudeaketak arauak betetzen dituen aztertzeko.

    Gipuzkoako Foru Aldundiariaren eskumena da Segurako hegazti–ustiategiko simaurren kudeaketaren inguruan sortu ahal diren arazoei konponbidea ematea eta lursailen erabilera egokia bermatzea. Horrela ba, beraiengan zuzendu beharko duzu zure eskaria.

    Bestalde, aipatzen duzun Zeraingo lursail horretara iristen den uraren kalitatea aztertzea eta aztertu ondoren neurriak ezartzea URA agentziri dagokio.

    Gure erantzuna lagungarri izatea espero dugu.

    Agur bat