Herritarren eskaerak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Canal+ek euskarazko azpitituluekin filmak eskaintzeko akordioaren egoerari buruz

2016-02-02
100 %alde
2 boto (2/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

kaixo,
2014an Eusko Jaurlaritzak Canal +ekin sinatutako akordioaren arabera, filmak euskarazko tituluekin eskainiko zituen kateak.
Non lortu genezake honi buruzko informazio eguneratua?
- Zenbat film eta telesail egin diren
- Akordioa 2016 arte zen. Bukatutzat emango da edo aurrera jarraitzen du?
- Akordioaren arabera, lehenengo urtean Canal +ek zituen azpitituluen gaineko eskubideak eta ondoren libre utziko ziren. Urte bat pasatu da. Libre daude dagoeneko? non ikus daitezke? gune bateraturen batean daude bilduta?

Eskerrik asko

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
8 iruzkin
  • @ibiainsa
    2016-05-21

    Comentario de Twitter:
    RT @azpitituluak: akordio honetako diru publikoari esker https://t.co/yP9ALBPV5Q zain gaude azpidatziak publiko egingo @pxbaztarrika https…

  • @luistxo
    2016-05-19

    Comentario de Twitter:
    RT @azpitituluak: akordio honetako diru publikoari esker https://t.co/yP9ALBPV5Q zain gaude azpidatziak publiko egingo @pxbaztarrika https…

  • @azpitituluak
    2016-05-18

    Comentario de Twitter:
    akordio honetako diru publikoari esker https://t.co/yP9ALBPV5Q zain gaude azpidatziak publiko egingo @pxbaztarrika https://t.co/JrzXBb4REp

  • @erralin
    2016-02-25

    Comentario de Twitter:
    RT @azpitituluak: Irekia - Canal+ek euskarazko azpitituluekin filmak eskaintzeko akordioaren egoerari buruz https://t.co/QmPGjEvqyx

  • @aintzanemug
    2016-02-25

    Comentario de Twitter:
    RT @azpitituluak: Irekia - Canal+ek euskarazko azpitituluekin filmak eskaintzeko akordioaren egoerari buruz https://t.co/QmPGjEvqyx

  • 2016-02-24

    Akordioa aurkeztu zuen oharrean http://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/5442/Canal__hitzarmena_PO_eusk.pdf?1416230845 HPSk zera zioen: "Aipatzekoa da Canal+ ez duela azpititulu hauen jabetza. (...) Urtebete hau pasata, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira azpititulu hauek."
    Orain diozue eskubideen jabea DTS dela.Ez dago kontraesanik?

  • @AzkueFundazioa
    2016-02-24

    Comentario de Twitter:
    @azpitituluak Hemen erantzun ofiziala: https://t.co/uDVstxeoT3

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
    2016-02-04

    Kaixo:
    Eusko Jaurlaritzak, 2014ko azaroaren 4an egindako bilkuran, beste batzuen artean, honako erabaki hau hartu zuen: Distribuidora de Televisión Digital (DTS) enpresari urte anitzeko diru-laguntza zuzena ematea, 2014-2016 epealdian Canal + plataformaren fikzio-estreinaldietan euskarazko azpitituluak jartzeko.
    - 2014an, 47 film eta telebistako 8 serieko kapitulu azpititulatu ziren. 2015ean, berriz, 232 film eta telebistako 217 serieko kapitulu azpititulatu ziren. 2016rako DTS enpresak duen konpromisoa da, 100 film eta 110 serieko kapitulu azpititulatzea.
    - Diru-laguntzaren iraupena 2016ko abenduaren 31ra artekoa da. 2017an jarraipenik izango den ala ez, ezin da oraingo honetan esan, 2017. urteko Aurrekontu Orokorren baitan izango da.
    - Distribuidora de Televisión Digital enpresa eskubideen jabea da. Nolanahi ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak filmen eta serieen azpitituluak eskegitzeko asmoa du bere webgunean, egindako lanararen informazioa guztion esku eskuragarri jartzeko.

    Mila esker Irekiaren bidez gai honekiko interesa eraksuteagatik. Ondo izan.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan